DANTZAN BILAKA 2026 – BEKA DEIALDIA

DANTZAN BILAKA 2026 – BEKA DEIALDIA

Koreografiaren alorreko sortzaile berrien prozesu artistikoen akonpainamendu eta laguntza programa. 2026ko edizioa Nafarroako lurralde historikoan izango da. Programa hartuko duen gunea Huarte Zentroa izango da, prozesuak erakusteko espazioa izateaz gain, tailerren eta egonaldien lehen eta hirugarren aldiak ere bertan egingo dira. Bigarren egoitza-aldirako eta itxiera-saioetarako, Azala Sorkuntza Espazioarekin lankidetzan jarraitzen dugu.

BETEKIZUNAK:

· 18 urtetik gorakoak.
· EAEko edo Nafarroako Foru Erkidegoko herrialderen batean jaio eta/edo erroldatuta egotea urtebetez.
· Koreografo gisa, beren karreren hasieran ari direla egiaztatzea.
· Eskatzaileek programa guztian parte hartzeko konpromisoa.

Oinarriak irakurri ondoren webgunean dagoen galdetegia bete eta eskatzen den dokumentazioa bidali,  irailaren 30a baino lehen.