DANTZAN BILAKA 2025 – Aurkezpena eta 1. tailerreko izen-emateak

,

DANTZAN BILAKA 2025 – Aurkezpena eta 1. tailerreko izen-emateak

AURKEZPENA

Dantzan Bilaka prozesu koreografikoen akonpainamendu eta laguntza programaren 2025eko edizioa hasi dugu.

Aurten Gipuzkoako lurraldean garatuko da programa.
Errenteriako LEKUONA FABRIKA eta GIPUZKOAKO DANTZAGUNEA izango dira programa jasoko duten espazioak. Bertan, lantegi eta egonaldiak izango dira, baita erakusketa jardunaldiak ere.
Horiez gain, aurreko urteetan bezalala AZALA KREAZIO ESPAZIOAk programa osatzen duten egoitzen bigarren aldia jasoko du.

Aurtengo batzorde artistikoa osatzen duten pertosnak hauek dira, Isaak Erdoiza (koreografoa eta performerra) eta Marina Suarez (artista bisuala, zuzendaria eta performerra) eta ADDEren bulego-taldeakin batera osatuko dute laguntza eta koordinazio taldea.

Dantzan Bilakak,elkarrizketarako lan esparru irekia eskaini nahi du, esperientziak kontrastatu eta sorkuntza koreografikoko prozesuak partekatu ahal izateko, ideien eta lengoaien aniztasuna indartuz.

Hauek dira aurtengo partaideak:

  • Alexia Sayago
  • Claudia Arrue
  • dpvillanueva
  • Iñigo Rementeria
  • Ioar Labat
  • Maria Pizarro
  • Raira Lacroix

_____

1.TAILERRA – IZEN-EMATEAK

Egotea: ekintza paisaiatzat. ÁNGELA MILLANO.

NOIZ: martxoak 17, 18, 19, 20.
ORDUTEGIA: astelehena: 16:00 – 21:00 / asteartea, asteazkena, osteguna: 09:00 – 14:00
EMAILEA: Ángela Millano.
NON: Lekuona Fabrika. Errenteria.
IZEN-EMATEA: (50€) info@addedantza.org helbidean.
EPEA: martxoak 12 arte.
LEKU MUGATUAK: DB programan parte hartzen duten pertsonez gain, plaza libreak irekiko dira.

Sorkuntza, mugimendu eta/edo koreografia prozesuetan aldez aurretik esperientziaren bat duten pertsonei zuzendua.