DANTZAN BILAKA 2025 – AURKEZPEN JARDUNALDIAK
DANTZAN BILAKA 2025 – AURKEZPEN JARDUNALDIAK
DANTZAN BILAKA – AURKEZPEN JARDUNALDIAK
Koreografiaren alorreko sortzaile berrien prozesu artistikoen akonpainamendu eta laguntza programa.
DANTZAN BILAKAren jarduerak urte osoan zehar luzatzen dira, eta azken jardunaldi hauekin ixten dira. Hemeretzigarren edizio honetan, honakoak izan dira sorkuntzaren aldi guztiak urtean zehar elkarrekin bizi izan dituztenak, euren ikuspegiak modu eskuzabalean partekatuz eta besteen prozesuek kutsa zitzaten utziz: Alexia Sayago, Claudia Arrue, dpvillanueva, Las Primas kolektibo (Iratxe Bilbao + Iñigo Rementeria + Leire Sanjurjo), Erain (Ioar Labat + Julia Razquin), Maria Pizarro eta Raira Lacroix.
Aurten garatutako zazpi proiektuen lan-prozesuak erakusteko aurkezpen-programa bat eskainiko dugu, urriaren 17 eta 18an Errenteriako Lekuona Fabrikan.
Aurkezpen guztiak doakoak izango dira, lekuak bete arte.
NOIZ: urriak 17 ostirala eta 18 larunabta.
NON: Lekuona Fabrika. Errenteria.
Sorkuntza koreografiko egun hauetaz goza dezazuela espero dugu, eta elkarrekin denok aberasten gaituzten esperientziak partekatzen jarraitu ahal izan dezagula.



