DANTZAN BILAKA 2023 – 1.TAILERRA – IZEN-EMATEAK

DANTZAN BILAKA 2023 – 1.TAILERRA – IZEN-EMATEAK

GAUA ETA LAINOA. Pertzepzio-mugimenduak + koreografia estrategiak. Ibon Salvador.

DATAK ETA ORDUTEGIA:
Martxoak 6, 7, 8, 9. Ordutegia: 9.00tatik – 14.00etara.
Azkuna Zentroa (bat espazioa)

GAUA ETA LAINOA. Pertzepzio-mugimenduak + koreografia estrategiak

Ikus daitekeen espazioa eraldatzen dute gauak eta lainoak, trinkotu egiten dute. Gainera datozkigu ezinbestean, eta ikusten dugunaz zalantza egiteaz batera, pertzepzio eta imajinarioak aktibatzen dira. Ikusmen-aparatu hegemonikoa lausotzen duen leku honetatik, nire buruari galdetzen diot zein imajinariotatik eraikitzen dugun dantza bat, mugitzen den gorputz bat, eta nola hautematen dugun. Forma zehatzei lotu gabeko leku batetik praktikatzen dut dantza duela denbora batetik, eta eremu lauso horretatik sortzen dira koreografiak, mugimenduak eta mugako sentsibilitateak.

Ezberdindutako bi zatitan antolatuko da tailer laborategia:

Zentzumenak, telepatia eta erritu txikiak handitzera bideratuta egongo da lehena. Mugimendupraktikei ekingo diegu, hautemateko sentsibilitatetik eta imajinazioaren zentzutik partehartzaileen arteko topaketa lagunduz, dantza espazioan zabal dadin bultzatuz eta denborarekin, mugimenduarekin eta esperientziak konposatzeko desirarekin ekintza-elkarrizketan dabiltzan jolasak sortuz. Mugitu bitartean, mugimenduari buruzko galderak zabaltzea interesatzen zait hemen, eta dantza bat nola eta zein posiziotatik begiratzen dugun galdekatzea.

Lehenengoarekiko desberdina den unibertsoa zabalduko du bigarren zatiak, eta sorkuntza koreografikora bideratutako lan-tresnak partekatuko dira, material artistikoen eskuratzera eta berlanketara bideratuta. Ikasketa kolektiborako esparru bat sortzea gakoa, ikerketa prozesuen irekiera indartuko duena, horretarako parte-hartzaileen arteko material artistikoen transferentzia erabiliz, eta besteengandik hartzen dugunetik itzulpen prozesu ezberdinak sortuz. Kontsentsu baten beharrik gabe, sorkuntza kolektiboan aurrera egiteko garatu ditudan estrategietako bat da transferentzia-katea, ahal den neurrian autoretzaren hurbiltasuna deseginez. Parte hartzen duen kolektiboarena den hiztegi zehatz eta berri bat sortzen da, eta bata bestearen egiteko moduetan barneratzeko balio du.

LEKU MUGATUAK: DB programan parte hartzen duten pertsonez gain, plaza batzuk irekitzen dira. 

IZEN-EMATEAK:  info@addedantza.org  helbidean.

PREZIOA: 50€

EPEA: 2023ko martxoak 2 arte.

Bio

Ibon Salvador (Bilbo 1980).

Koreografoa, performerra eta artista kolaboratiboa da. Gaur egun, Bilbon bizi da, eta Brasilen, Mexikon, Argentinan, Uruguain, Portugalen, Herbehereetan eta Espainian aurkeztu ditu bere lanak. Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (2005), eta Jarduera Eszeniko eta Ikusizko Kulturari buruzko masterra egin du Reina Sofía Museoan, Lecturas Irreparables (Irakurketa Konponezinak) proiektuarekin. Aldi berean, hainbat artistarekin aritu da bere burua trebatzen: Steve Paxton, Lisa Nelson, Idoia Zabaleta, João Fiadeiro, Vera Mantero, Katie Duck, Claudia Dias, Olga Mesa eta Bojana Kunst.

Bere azken lan artistikoan, sorkuntza- eta lankidetza-testuinguruetan garatutako tresna koreografiko espezifikoekin eta ikaskuntza kolektiborako gailuekin aritu da ikerketan Ibon Salvador. Dantzan diharduen gorputza eta hura aurkezteko (edo irudikatzeko) erabiltzen den aparatu eszenikoa problematizatzea interesatzen zaio, eta horrek zinematografikoa denarekin elkarrizketa bat aktibatzera eramaten du, gaur egun “post-zinema”koa deitzen duena (pantailatik atera eta (eszenaren) orainaldira itzultzen den gorputza) artikulatuz.