DANTZAN BILAKA 2021. Koreografi sorkuntzarako dirulaguntza programa: PARTE-HARTZAILEAK HAUTATZEKO DEIALDIA

Dantzan-Bilaka-01-web

 DANTZAN BILAKA 2021 Koreografi sorkuntzarako dirulaguntza programa

PARTE-HARTZAILEAK HAUTATZEKO DEIALDIA

Dantzan Bilaka sorkuntza koreografikoaren esparruan ardura eta profesionaltasun-bokazioa duten pertsonei zuzendutako programa da. Sortzaile gisa egindako ibilbidearen hasierako faseetan dauden pertsonentzat bakarrik.

Dantzan Bilaka 2021ean parte hartzeko banakako 7 laguntza emango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako (EAE eta Foru Erkidegoa) herrialderen batean jaio eta/edo urtebetez erroldatuta egon diren pertsonei.

Hautatutako pertsonei ematen zaien laguntza ekonomikoa zuzenduta dago, eta programako jarduera guztietan parte hartzeko betebeharra dakar: sorkuntza-prozesuen laguntza artistikoa mentorien bidez; tailer eta egoitza artistikoak, garatutako prozesuak jendaurrean irekitzeko jardunaldiak, eta abar.

Eskabideak aurkezteko epe: 2020ko irailaren 10 arte.

Informazio guztia: https://artium.eus/eu/jarduerak/item/61112-dantzan-bilaka-2021

DEIALDIAREN OINARRIAK IKUSI

DEIALDIAREN ESKAERA-ORRIA

logos_DB_2020