GALDETEGIA REDE – Estatuko Dantza eta Hezkuntza Sarea

, , ,

GALDETEGIA REDE – Estatuko Dantza eta Hezkuntza Sarea

Espainiako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan dantzaren presentzia eta jardunbide egokiak bultzatzeko, bederatzi autonomia-erkidegotako dantza profesionalen elkarteak 2020an sortutako REDE-Estatuko Dantza eta Hezkuntza Sarea proiektua garatzen ari dira.

REDE dantzako profesionalen elkarte hauek osatzen dute: APDC (Kataluniako dantza profesionalen elkartea), ADDE (Euskal Herriko dantza profesionalen elkartea), APDCV (Valentziako Erkidegoko dantza profesionalen elkartea), Movimiento en red (Kantabriako dantza profesionalen elkartea), PAD (Andaluziako dantza profesionalen elkartea), APDA (Asturiasko dantza profesionalen elkartea), Gaztela eta Leongo dantza profesionalen elkartea, APDCM (Madrilgo Erkidegoko dantza profesionalen elkartea) y Unión danza visible (Murtziako eskualdeko mugimenduko arteen profesionalen eta erabiltzaileen elkartea) eta bere lau funtsezko ekintzak honako hauek dira:

1-Eragileak eta baliabideak ikusaraztea.
2-Lankidetzan aritzea eta aholkatzea.
3-Jardunbide egokiak ikastea.
4-Ikertzea.

Dantzak eskolan duen presentziaren diagnostikoa egiteko, galdetegi hau diseinatu dugu, 2015etik aurrera Estatu mailan irakaskuntza arautuko ikastetxeetan dantzako jardunbide egokien eragileak eta baliabideak identifikatu ahal izateko.

Eskertuko genizuke, dantzan, musika-hezkuntzan, gorputz-hezkuntzan eta/edo kudeaketan aditua zaren aldetik, 2015 eta 2020 artean parte hartu izana edo gaur egun 2021-2022 ikasturtean eskola-dantzako proiektu batean parte hartzen bazaude, Rede-rekin harremanetan jarri eta honako galdera hauei erantzutea.
Jakinarazten dizugu galdera-sorta osoa edo zati bat erantzuteak erantzun horiek argitaratzeko baimena ematea dakarrela.

Galdetegia betetzeko eta bidaltzeko epea
2021eko abenduaren 15ean, asteazkenean, amaituko da.

+ Orain erantzun CUESTIONARIO REDE (gazteleraz) +

REDEren denbora-lerroa: IKUSI

REDEren aurkezpen dokumentua: IKUSI

REDEren koordinatzaileak: Gemma Calvet eta Alicia Gómez Linares
Harremanetarako: projectes@dansacat.org
REDE Red Estatal de Danza y Educación