Mentoria deialdia – ALDERANTZIZKO MISIOA

,

MENTORIA DEIALDIA Helder Seabra

DEIALDIA

Lekuak: 4

Proposamenak bidaltzeko epea: urtarrilak 12.

ADDEk, Euskal Herriko Dantza Lanen Katalogoarekin nazioartekotasunaren arloan garatzen duen ekintzen barruan, Helder Seabra koreografo eta zuzendariarekin mentoriak egiteko aukera eskainiko die lau sortzaile bazkideei.

[Jatorriz Portugalekoa, Helder Seabrak Ginasianon jaso zuen entrenamendua eta geroago Belgikako P.A.R.T.S. eskolan.
Ultima Vez / Wim Vandekeybus konpainiako kide eta kolaboratzaile izan zen urte askotan, eta Eastman Sidi Larbi Cherkaoui konpainiako dantzari, koreografo laguntzaile, entsegu-zuzendari eta hainbat ekoizpenetako irakasle izan da, tokiko eta nazioarteko lan ugaritan.
Bere praktika artistikoaren garapenari esker, eta aurreko esperientziak bideratzeko asmoz, Helderrek bere plataforma propioa sortu zuen 2013an, gaur egun Incognitus vzw izenekoa. Horrek gorputzaren eta izpirituaren potentzial osoa sakonago aztertzeko aukera eman zion, eta kolaborazioaren bidez elkarrizketa mota ezberdinak ikertzeko aukera.
Kolaborazioa funtsezkoa izan da Helderrek urteetan zehar garatu duen prozesu sortzaile eta didaktikoarentzat, eta, Incognitoren bitartez, Helderrek, diseinuaren, soinuaren eta argiaren alorretan, antzeko artistekin elkarlan sortzaileak ezarri ditu.
Dantza irisgarria egiteko gogo biziz, eta nazioarteko pentsamolde eta ikuspegi bati eutsiz, Incognitus Helderrek bere jarduera artistikoa eta nazioarteko trukea garatzeko erabiltzen duen aterkia bihurtu da, koreografo, zuzendari, irakasle, mentore eta enpresa sortzaile gisa.]

Mentoria hauen helburua Helder Seabrak berak duen ibilbide artistikoa abiapuntu hartuta, hautatutako sortzaileen egiturei eta lan prosezuei begiratzea da nazioartekotasunaren ikuspuntutik estrategiarik egokiena bideratzeko asmoz eta espezifikoki Flandriar testuinguruaren gainean duen ezagutza erabiliz.

Mentorien egitura eta denborak sortzaile bakoitzarekin eztabaidatuko plangintza pertsonalizatu bat egin ahal izateko baina ondorengo egitura jarraituko dute gutxi gora behera:

  1. Aurkezpen sezio bat, beharrizanak, ideiak eta lana ezagutzeko. (30 minutu inguru)
  2. Bigarren sezio bat lanean sakontzeko eta aztertu gabe gelditu den ezer eztabaidatzeko. (60 minutu)

Covid19-aren egoera aldagarria dela eta sezioak online izango dira.

Deialdia ADDEko bazkideentzako da, eta partehartu nahi duzuenok ondorengo informazioa bidali beharko duzue catalogo@addedantza.org helbide elektronikora:

  • Kurrikulum artistiko laburra zuen ibilbide artistikoa azalduz. (Azaldu mesedez zuen konpainia edo taldearen egitura, konpainian zuen izena den marka nagusia edo beste izen bat duen egitura baten barruan sortzen duzuen alegia)
  • Zuen lana ikusi ahal izateko estekak.
  • Idatzi bat zuen burua aurkeztuz (zein izan da zure nazioarteko esperientzia, zer garatu nahiko zenuke, zer garatu dezakezu daukazun egiturarekin, zer bilatzen duzu nazioarteko testuinguruan…)
  • Helder Seabrarekin zehazki landu nahi izango zenukeen zerbait buruan baldin badaukazu azaldu ezazu.

Proposamenak catalogo@addedantza.org helbidera bidali 2022ko urtarrilaren 12a baino lehen.

 

Aurtengo ekintzak Herbehereak eta Flandria izan dute helburu gisa Eusko Jaurlaritzak sinatutako elkar lanerako akordioen arira eta testuinguru hauei buruzko ulermena zabaltzeko asmoz.

Pasa den abenduaren 20an Karen Joosten (STUK House for Dance, Image and Sound) eta Annette Van Zwoll (What You See Festival) egin genuen elkarrizketa Herbehereetako eta Flandriako dantzaren testuinguaruaz hitzegitera eta urte bukaeratik urtarrilaren 12ra Helder Seabrarekin mentoriak egiteko deialdia zabalduko dugu ADDEko bazkide sortzaileentzako.