EDINBURGH FESTIVAL FRINGE DEIALDIA

,

EDINBURGH FESTIVAL FRINGE DEIALDIA

Euskal dantza konpainia profesionalei zuzendutako deialdia.

Hirugarren urtez jarraian, Euskal Herriko dantza profesionalen taldeen proposamenak ikusi nahi ditu Dance Base – National Centre For Dance-k, 2 euskal konpainia 2026ko bere egitarauan sartzeko.

Etxepare Euskal Institutuak, ADDErekin elkarlanean, proposamenak bidaltzeko deialdia ireki du.

Deialdia, ADDEko bazkideei eta 2026ko edizioan katalogoan dauden konpainiei zuzendua dago. Horregatik, deialdi honetan parte hartzeak 2026ko katalogoan sartzeko konpromezua eskatzen du bazkideak ez direnentzat.

EDINBURGH FESTIVAL FRINGE DEIALDIRA AURKEZTEKO EPEA: otsailaren 11ra arte.

ONDORENGO BALDINTZAK BETETZEN DITUZTEN IKUSKIZUNAK ONARTUKO DIRA:

– Aretorako lanak (6 x 9 m eszenatokia).
– 15 eta 45 minutu arteko lanak.
– Formatu txikiko lanak (1 – 3 interprete artean + teknikari 1 gehienez).
– Testu gutxi edo publiko gehienak ulertuko duen hizkuntza.
– Eszenografia eta argiteria xinplea.

Fringe Jaialdia munduko kultur ekitaldi handi eta garrantzitsuenetako bat da. Programazioan hautatzen diren konpainientzat aukera bat da, baina ahalegin ekonomikoa eskatzen du, baita antolamendukoa ere, etekina atera nahi bazaio.

Hautatutako konpainiei laguntzeko eta babesa emateko, baldintza hauek izango dituzte:

  • Assembly Festival Fringek emanaldietan jasotako guztizko txarteldegiaren %50 emango die konpainiei.
  • Etxepare Institutuak osoki hartuko ditu bere gain: Konpainien erregistro gastua, ostatua, joan-etorriko hegaldia, eta dietak (80€ eguneko/pertsonako). Aparteko behar teknikoen gastua ere (egongo balitz).
  • ADDEk interprete bakoitzeko 600€ko (BEZ barne) pizgarria ordainduko dio konpainia bakoitzari, (gehienez 3 pertsona konpainia bakoitzeko) babes-poltsa gisa, aurrez faktura bat aurkeztuta.
  • Banatzaile/ekoizle/laguntzaile bat jarriko du Etxeparek euskal konpainien promozioan Edinburgon laguntzeko 2 astetan zehar.
 DATAK: 2026ko Abuztuaren 6tik 16ra.
– Abuztuak 6 astelehena joaneko bidaia eta entseiua.
– Abuztuak 7-16 emanaldiak (9 funtzio, astelehena 10 libre)
– Abuztuak 17- astelehena itzulera bidaia.

EDINBURGH FESTIVAL FRINGE DEIALDIRA AURKEZTEKO EPEA: otsailaren 11ra arte.

Oharra: Dantza katalogoren deialdia, otsailaren 2an amaituko da. (+ dantza katalogoaren deialdia +