ERRELEBO DEIALDIA – DANTZAN BILAKA 2026 -2027

, ,

ERRELEBO DEIALDIA – DANTZAN BILAKA 2026 -2027

DANTZAN BILAKA BATZORDE ARTISTIKOKO KIDE IZATEKO ERRELEBO DEIALDIA (2026-2027)

Deialdi honen helburua da 2026 eta 2027 edizioetarako Dantzan Bilaka koordinazio taldeko kide izango den pertsona bat aukeratzea.

NORI ZUZENDUA Euskadiko eta Nafarroako dantzaren eta koreografia-sorkuntzaren alorreko profesionalentzat. Hautagaitzak gauzatzeko, honako hauek bidali beharko dira: curriculuma, motibazio-gutuna eta 2026ko egutegiaren erabilgarritasuna. Beharrezkoa bada, elkarrizketa pertsonalak egingo dira.

LANERAKO BALORATZEN DIREN EZAUGARRI OROKORRAK 
• Sormen koreografikoaren arloan esperientzia egiaztatua.
• Proiektuak eta ideiak aztertzeko, hausnartzeko eta egituratzeko gaitasuna.
• Bizilekua Euskal Herrian izatea. Aurrez aurreko eta online topaketetarako prestasuna.
• Egutegi pertsonalean ordutegi malgutasuna eta doaikuntza.
• Esperientzia proiektuak ekoizteko zereginetan.
• Taldeak koordinatzeko gaitasuna.
• Programaren komunikazio-gaitasuna (idatzizkoa eta ahozkoa) eta aurkezpen publikoa.
• Dantzaren sektoreak Euskadin gaur egun duen egoera ezagutzea.
• Euskal Herriko dantzaren testuinguruarekiko interesa, gogoeta, konpromisoa eta erantzukizuna.
• Euskararen ezagutza (ahoz eta idatziz) eta jarioa hizkuntzan baloratuko da.

ESKAERA Konpromisoak 2 urte hartzen ditu, 2026 eta 2027ko edizioak. Edizio bakoitzeko lan-denboraldia, urtarriletik abendura bitartea izango da.

EPEA Eskaerak bidaltzeko epea: ekainaren 2tik 30era.

+ LANPOSTUAREN DESKRIBAPEN OROKORRA +