DEIALDIA EUSKAL HERRIKO DANTZA LANEN KATALOGOAREN KOORDINATZAILEA
DEIALDIA EUSKAL HERRIKO DANTZA LANEN KATALOGOAREN KOORDINATZAILEA
ADDE. Euskal Herriko dantza profesionalen elkarteak deialdia ireki du Euskal Herriko dantza lanen katalogoaren koordinazio postua betetzeko.
Deialdia 2023ko azaroaren 7tik 17ra egongo da zabalik.
Lanposturako baldintzak:
• Dantzaren testuingurua ezagutzea.
• Ahozko eta idatzizko ingelesa menderatzea, nazioarteko testuinguruetan komunikatu
ahal izateko.
• Tresna digitalak ezagutzea.
• Hainbat lanbide-eremutako eragileekin hainbat testuingurutan egoteko gaitasunak.
• Bidaiatzeko prestasuna.
➔ Euskara ahoz eta idatziz jakitea baloratuko da.
2024ko zereginak:
• Euskal dantza nazioartekotzeko eta ikusarazteko ekintzak kudeatzea eta koordinatzea.
• Dusseldorfeko Tanzmesse azokara joatea. (abuztuaren 28-31)
➔ Katalogoaren egungo koordinatzailearen, ADDEren bulegoaren eta ADDEren
zuzendaritza-batzordearen laguntza puntuala eta jarraipena izango dira.
Baldintza ekonomikoak:
2.000 €+ BEZ faktura bidez. Bi faktura izan daitezke, bat seihileko bakoitzeko.
Lanaldi malgua.
Datak
• 2024ko urtarriletik aurrera sartzea.
• 2024. urtean lanpostua betetzeko eta ondorengo urteetan jarraipena emateko
prestasuna.
Eskabideak:
Bidali curriculuma eta aurkezpen-gutun labur bat info@addedantza.org helbidera azaroaren
17ko 23:59ak baino lehen.