DEIALDIA: TANZMESSERAKO DIRU-POLTSAK 2024

DEIALDIA: TANZMESSERAKO DIRU-POLTSAK 2024

ADDEko BAZKIDEEI ETA EUSKAL HERRIKO DANTZA-LANEN KATALOGOKO KONPAINIEI ZUZENDUA

TANZMESSE 2024 Nazioarteko Dantza Azoka abuztuaren 28tik 31ra ospatuko da Düsseldorfen (Alemania). Eusko Jaurlaritzaren, Etxepare Institutuaren eta ADDEren arteko lankidetzari esker, “BASQUE DANCE” standa izango dugu bertan. Stand hori, zuen eskura egongo da. Beraz, bertaratzearen aldeko apustua egin nahi duten konpainientzat, laguntza gisa, ADDEk deialdia ireki du 500 euroko 4 poltsa ekonomiko + BEZ jasotzeko.

DIRU-POLTSEN DEIALDIA. Epea: maiatzaren 10etik 24ra.

Diru-poltsaren deialdian parte hartzeko irakurri oinarriak eta eskatzen dugun dokumentazioa bidali maiatzaren 24a baino lehen.
Maiatzaren 27ko astean, hautatutakoen komunikazioa egingo da.

AZOKAKO AKREDITAZIOAK. Epea: ekainaren1etik 21era.

Azokara bertaratzeko interesa duzutenok, email bat bidali beharko duzue catalogo@addedantza.org helbidera ekainaren 21 baino lehen azokaren akreditazioaren linka lortzeko.