Basque Dance Catalogue 2026 DEIALDIA

,

Basque Dance Catalogue 2025 DEIALDIA

EUSKAL HERRIKO DANTZA LANEN KATALOGOAREN XIV. edizioaren deialdia ireki da. Euskal Herriko dantza konpainiek eta sortzaile profesionalek beren proposamenak aurkez ditzakete.

Izena emateko epea 2026ko otsailaren 2an amaituko da. Konpainia edo sortzaile bakoitzak dantza-lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

Dantza-lanen katalogoa, hiru hizkuntzatan online tresna irekia eta irisgarria izateaz gain, ADDEren nazioartekotze-proiektuaren barruan dago. Katalogoari berari lotutako nazioartekotze-ekintzak egiten dira. Tokiko, estatuko eta nazioarteko azoketara eta testuinguruetara bisitak, deialdiak, etab.

2026KO OTSAILAREN 2A BAINO LEHEN BIDALI BEHARREKO AGIRIAK

1. Bidali inprimakia beteta.
a. Konpainia berri bat + dantza-lan bat inskribatu nahi baduzu.
b. Dantza-obra berri bat bakarrik inskribatu nahi baduzu.

OHARRA: Konpainiari eta/edo dantza-lanari buruzko informazioa mantendu nahi baduzu edo zerbait eguneratu nahi baduzu, idatzi mezu elektroniko bat comunicacion@addedantza.org helbidera.

2. Baimena.