CIRCULA! GASTEIZEKO BARATZA ARETORA IRISTEAR DAGO

CIRCULA! 2019 DANTZAren sorkuntza eta formakuntzaren trena

Lehen geldialdia Katalunian egin ondoren, orain Euskal Herriko txanda da.

IKUSKIZUNA

Aurten gurera Asturiasko konpainia etortzea egokitu da eta aukeratua Ana Serna eta Lauren Atanes konpainia izan da. Gasteizeko Baratza aretoan Ella era yo ikuskizuna eskainiko dute urriaren 27 igandean iluntzeko 19:00etan.

Ikuskizuna, Baratza Aretoko Tzan Tzan Fest jaialdiaren barruan programatuta dago. Dantza garaikideko mini jaialdi honek Circula! proiektuari ateak ireki dizkio.

Sinopsia:
Bi pertsona, istorio bat femeninoan. Mugimenduak eta akrobaziak gorputza ematen diote, guztiok garen emakumeari. LABoral Centro de Artes y creación industrial de Asturias-en egindako egonaldiari esker sortutako ikuskizuna. Proposamen honek ekintza dantzatu bat suposatzen du, genero indarkerian fokua jartzen duen moralkeriarik gabeko lana.

Sarreren salmenta

 

FORMAKUNTZA TAILERRA

Ikuskizunaren bezperan urriaren 26 larunbatean Masterclass bat emango dute konpainiako kideek.

Tailerra, zati tekniko bat izango du, mugimenduaren sinplekotasunean eta kalitatean oinarrituta, harnasa, lurraren erabilera, gorputzaren pisua… ikasleari laborategian, klasearen bigarren zatian sartzea erraztuko diona. Bigarren zatian, inprobisaketa landuko da, kontzeptu abstraktuetatik, irudietatik, besteengandik, hainbat espazioetatik, testuetatik, musikatik, isilunetik… konposizioak sortuko ditugu eta sorkuntza prozesuak partekatuko ditugu, bakoitzak dituen errekurtsoetatik ikerketa eta esplorazioa indartuz.

ADDEKO bazkideek tarifa murriztua daukate.

Tailerrean izena-emateak