Circula 2017

CIRCULA! DANTZA SORKUNTZA ETA FORMAKUNTZAREN TRENA

BILBOKO PROGRAMAZIOA:

IKUSKIZUNA
2017ko urriak 27. La Fundición Aretoa. 21:00tan.
Poliana Lima (Madril) “HUECO”
Prezioa: 10€
Sarrerak erosi

CIRCULA JAIA
CIRCULA_JAIA
2017ko urriak 27. La Fundición Aretoa. 22:00 – 00:00h.
Mokadutxoak, edaria eta musika!!
Doako sarrera
Circula Jaia

TAILERRA
2017ko urriak 28. Museo de Reproducciones Artísticas. 10:30tatik 13:30tara.
Poliana Lima “Nortasuna eta Memoria”
Dantza garaikide eta inprobisazio tailerra.
Prezioa: 10€
Izen ematea

Flyer Bilbo

Circula! Dantzaren Trena ekimenaren 3. edizioa martxan jarri da. Deialdi arrakastatsua eta Andaluziako Dantza Profesionalen Elkartearen eransketa zirkuitoan.

Hirugarren urtez jarraian eta energia berrituarekin dator Circula! – Dantza sorkuntza eta formakuntza Trena. Estatu mailako proiektu honek, profesionalen formakuntza eta gorputza eta mugimendua ardatz nagusitzat duten ikuskizunen bisibilitatea mugikortasunean laguntzeko xedea dauka. Circula!ren sustatzaileak Madril, Katalunia, Valentzia , Euskal Herria eta Andaluziako Dantza Profesionalen Elkarteak dira.

circula 2017

Circula! – Dantza sorkuntza eta formakuntza Trena egungo kultur politikan dauden hutsuneak direla eta dauden beharren baitan sortzen da. Lankidetza sareak sortu nahi ditugu sorkuntzak beste hiri batzuetan erakusteko aukera eman eta sustatzeko, ikuskizunen truke bat baino haratago.

Hirugarren edizio honetan 60 proposamen jaso ditugu, deialdi arrakastatsu horretatik 5 proiektu hautatu ditugu, erkidego bakoitzeko bana:

  • Madrilgo erkidegoak, Mar Gómez konpainia Katalanaren “Así en la tierra como en el cielo” ikuskizuna aukeratu du. Pradillo antzokian izango da emanaldia.
  • Valentziako erkidegoak, Lokke / Olatz de Andrés konpainia euskaldunaren “The Endgame“ ikuskizuna aukeratu du. TEM (Teatro El Musical) antzokian izango da emanaldia.
  • Andaluziako erkidegoak, Malarte konpainia Valentzianoaren “Sígueme” ikuskizuna aukeratu du. Central antzokian izango da emanaldia.
  • Kataluniako erkidegoak, Teresa Navarrete konpaini andaluzaren “domando a Pinball” ikuskizuna aukeratu du. Sala Hiroshima aretoan izango da emanaldia.
  • Euskal erkidegoak, Poliana Lima konpainia madrildarraren “Hueco” ikuskizuna aukeratu du. La Fundición aretoan izango da emanaldia.

Circula! – Dantza sorkuntza eta formakuntza Trena 2015. urtean jaio zen. Katalunia (APdC), Madril (APDCM) eta valentziako (APDCV) dantza profesionalen elkarteek sustatuta. 2016. urtean Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea (ADDE) erantsi zen ekiminera eta hirugarren edizio honetan Andaluziako Dantza Profesionalen Elkartea (PAD) batu da. Datorren urteari begira Asturiaseko (APDA) eta Kanarietako (Pie de Base) elkarteek ere bat egin nahi dutela jakinarazi dute.

Ondorengo entitateen laguntza dugu: Agencia Andaluza de las Instituciones Culturales; Ajuntament de Barcelona; Centro Andaluz de Danza; Departament de Cultura de la Generalitat de Catalunya; Departamento de cultura y política lingüística de Gobierno Vasco; Diputació de Barcelona; Festival BAD; Fundación Sgae; INAEM; Institut de Cultura de València; Regidoria d’Acció Cultural de València; Sala Hiroshima; Sala La Fundición; Teatro Central; Teatro Pradillo; TEM (Teatro El Musical), Ventana Abierta.

Circula 2017 deialdia

Zirkuitoaren webgunea

2016 edizioa