Bazkidetu zaitez
ZERGATIK EGIN BAZKIDE?
ADDE elkartean dantzaren garapenerako lan egiten dugulako, lanbide, estilo eta diziplina guztietan eta zure iritzia, lankidetza eta laguntza behar dugulako.
Elkarrekin lanbideko alor guztietan hazkunde-formula berriak proposatzeko eta eztabaidatzeko eremu komuna sortzea lortuko dugulako.
Elkarrekin, erakundeekin eta sektoreko gainerako eragileekin elkarrizketa finkatzeko indar eta ordezkaritza handiagoa lortuko dugulako.
NOR IZAN DAITEKE ADDEKO BAZKIDE?
- Bazkide profesionalak:
Dantzako profesionalak, edozein lanbidetan, estilotan eta diziplinatan. - Bazkide lagunak:
Ikasleak eta elkarteko kide izan nahi duten eta dantzarekin zerikusia duten pertsona guztiak. - Bazkide bisitariak:
Andaluzia, Asturias, Kanarias, Katalunia, Valentzia Erkidegoa eta Madrilgo dantza profesionalen elkarteeko bazkideak.
(Bazkide modalitate honetarako bulegoarekin jarri harremanetan, ez da beharrezkoa izena-emateko fitxa betetzea)
KUOTAK
- Bazkide profesionalak: 20 € izen-ematea / 9 € hilean
- Bazkide profesionalak EAEtik at eta probintzia mugakideetan: 20 € izen-ematea / 6 € hilean
- Bazkide lagunak: 20 € izen-ematea / 6 € hilean
- Bazkide bisitariak: Ez dute kuotarik ordainduko
ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK
Bazkide profesionala
• Elkarteko zati aktiboa da erabakiak hartzeko garaian eta batzarretan bozka dezake.
• Zerbitzuetara sartzeko eta deskontuak lortzeko bazkide-txartela izateko eskubidea du.
bazkide laguna
• Elkartearen alde egiten du.
• Ez da zati aktiboa erabakiak hartzeko garaian, baina bazkide-txartela erabil dezake zerbitzuetara sartzeko eta deskontuak lortzeko.
Bazkide bisitaria
• Aipatutako elkarte bateko bazkide dela egiaztatu behar du.
• Ez da zati aktiboa erabakiak hartzeko garaian, baina zerbitzuak eta deskontuetaz goza dezake.
• Urte natural bakoitzean, gehienez hiru hilabeteko denbora tartean.
ZERBITZUAK
- Doako lan aholkularitza.
- Dantzako jarduerak hedatzea eta zabaltzea Euskadin.
- Bazkideen jarduerak hedatzea.
- Hobekuntzen kudeaketa eta deskontuak bazkideentzat antzokietan, prestakuntzan, osasunean eta beste zerbitzu batzuetan.
- Bazkideentzako aholkularitza. (jaialdiak, programadoreak, aldizkari espezializatuak…).
- Profesionalentzako, konpainientzako eta beste erakunde batzuentzako elkargunea eta eztabaidagunea.