AUDIOA – Dantzaren Nazioarteko Eguna 2026
AUDIOA – Dantzaren Nazioarteko Eguna 2026
Aurten, Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, ADDEtik audio bat prestatu dugu.
Dantzaren sektorearen eta bertako profesionalen egoerari buruzko mezu labur bat jasotzen du audioak. Apirilean zehar partekatu eta zabaldu nahi dugu profesionalen, erakundeen, eragileen, publikoaren eta herritarren artean, hainbat kanalen bidez.
Gaztelaniazko bertsioari ahotsa jartzen dion Koldo Arostegiren eta euskarazko bertsioari ahotsa ematen dion Oihana Vesgaren laguntza izan dugu.
Apirila dantzaren hilabetea da.
Ospatzea alaitasunaren, elkartzearen, dantzatzearen eta partekatzearen sinonimo izan ohi da.
Baina ez da beti erraza izaten sektorea kolokan dagoenean ospatzea:
egonkortasun falta, baldintza prekarioak, programazio gutxi eta jendearengana iristen ez diren proposamen asko.
Hala ere, ospatu egin nahi dugu.
Dantza lanbide gisa ospatzea.
Egunero eusten dietenei ospatzea: profesional erresilienteei, sortzaileei, ausartei eta konprometituei.
Eta, batez ere, aurrera begira ospatzea.
Egin dezagun lan etorkizuna duen dantza baten alde:
espazio gehiago, aukera gehiago, baldintza duinak eta benetako presentzia gizartean.
Dantzaren etorkizun zoriontsua.


