ADDEKO BATZAR NAGUSIA 2022 ETA JUNTAKO ERRELEBOA

BAZKIDEEKIN BATZARRA DEITZEN DUGU

NOIZ: Azaroak 30, asteazkena goizeko 10:00etan.
NON: Online: Zoom (aurrerago bidaliko dugu esteka)

GAI ZERRENDA
* Batzordeek edo proiektuen koordinatzaileek aurten egindako ekintzak eta 2023rako aurreikusitakoak laburki aurkeztea.
[Batzorde bakoitzeko aurkezpena 5 minutu + bazkideen ekarpenak eta/edo galderak egiteko tartea]
* 2023rako proiektuak lehenestea eta onestea.
* Zuzendaritza-batzordearen erreleboa.

Aurretiko izena-ematea: info@addedantza.org

BATZORDE NAGUSIAREN ERRELEBOA

ADDEko batzar nagusia 7 bazkidez osatuta dago. Erreleboak txandakatuak izaten dira, kide berriak pixkanaka sartzeko. Aurten kide bat ordezkatu behar dugu. Oihana Varelak, batzorde nagusia utziko du.

“ADDEko batzorde nagusiko kide izateak, sektorea ezagutzeko aukera ezin hobea ematen dizu. Asko ikasi det sektoreari buruz, bere osotasunean errealitatea erakusten baitizu. ADDEk egiten duen lana, nahiz eta momentu askotan ikustezina den, sektorea indartzeko, hobekuntzetarako, eta sarea sortzeko ekarpen handia egiten du. ADDE, erreflexiorako eta sarea sortzeko elkarte/komunitate bat da.”

Oihana Varela

Oihanari eskertu nahi diogu lanean jardun duen denbora guztiagatik, eta egindako ekarpen pertsonalagatik.
Mila mila esker Oihana!!

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu idatzi info@addedantza.org helbidera, azaroaren 23a baino lehen.

 

BATZORDE NAGUSIAREN TXANDAKETARAKO POSTU BAT BETETZEKO DEIALDIA

ZER ESKATZEN DA?

Zuzendaritza batzordean egoteko konpromisoa gutxienez bi urtekoa da, denbora tarte horretan egokitzapen eta garapen tartea ematen dela deritzogu.

ZEINTZUK DIRA EGINBEHARRAK?

Juntako bilerak hilean behin izaten dira, baina, elkartearekiko eta bulegoarekin harremana jarraia izaten da egunerokotasuean. Batzordearen kide bakoitza elkarteko proiektu bat edo batzuen jarraipena egiteko arduratzen da, aldi berean beste lan-talde batean egon daitekelarik.

OHARRA: bilerak online egiten ari gara. Aukera horrek mugikortasuna edo eta distantziak errazten ditu.

DIRU-SARIA JASOTZEN DA?

ADDEk jasotzen duen diru-laguntza, egiten ditugun proiektuen eta lanen artean banatzen da (proiektuak, lanorduak, bilerak, bidaia-gastuak, etabar).

EPEA

Zuen hautagaiak aurkezteko epea azaroak 23an bukatuko da, beraz, data hori baino lehen gurekin harremanetan jarri info@addedantza.org helbidera idatziz edo gure telefonora deituz: 688 612 052.

ANIMATU ZURE HAUTAGAIA AURKEZTEN!