AHOLKULARITZA JARDUNALDIAK. EUSKADIKO DANTZA PROFESIONALEN HEZIKETA HAUSNARKETAK ETA ERRONKA PARTEKATUAK.

AHOLKULARITZA JARDUNALDIAK

2013. urtean ADDEn Euskal Herriko Dantza Profesionalen heziketa babesten jarraitzen dugu.
Gogora ekartzen dugu:.

2012. urtean.
ADDEk AIC, Gestión de Capital Intelectual S,A-ren zerbitzuak kontratatzen ditu, EAEn dantza sektoreko profesionalen hezkuntza beharren diagnostikoa egiteko.
Horren helburu nagusia, profesionalei zuzendutako hezkuntza beharren mapa orokor bat osatzea zen, ondoren, beste sektoreek eskaintzen duten bezala, Lanbideren bidez laneko formakuntza programak edo ikastaroak eskaini ahal izateko.

Zuetako askok, ikerketa honetan parte hartuko zenuten, bai galdeketa bati erantzunez, elkarrizketa telefonikoz edo elkarrizketa pertsonalak eginez.

Dakizuen bezala, txoztena egin, onartu eta subentzionatua izan zen Lanbide Euskal enplegu zerbitzuarengatik eta Hobetuzek kudeatuta.

2013. urtean.
Behin diagnostikoa eginda eta Hobetuz-ek onartuta, orain, Hobetuz-en Formakuntza Plan bat aurkezteko interesa duenari aholkularitza eskaintzen da.

Horretarako bi formakuntza jardunaldi antolatu ditugu, hauek profesionalentzako heziketa eskaintzen duten eragileei eta heziketa lan horri heltzeko prest leudeken profesional eta entitateei zuzenduta daude.

Jardunaldi hauetan, formakuntza entitate bakoitzeko formakuntza proposamenak aztertu eta aholkularitza pertsonalizatua egingo da eta modu bateratuan hausnartuko da.

Hobetuz-en apostu erreferente eta aintzindaria da Dantza sektorean.

Jardunaldien Programa. Ikastaroa PDF

Antolatzaileak:
ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea. AIC, Gestión de Capital Intelectual S.A.
Laguntzaileak:
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila. AlhóndigaBilbao. .