DEIALDIA – Edinburgoko Fringe Festival 2025
DEIALDIA – Edinburgoko Fringe Festival 2025
Aurten ere, Euskal Herriko dantza taldeen proposamenak ikusi nahi ditu Dance Base – National Centre For Dance-k, 2 euskal konpainia 2025eko bere egitarauan sartzeko.
Etxepare Euskal Institutuak, ADDErekin elkarlanean, proposamenak bidaltzeko deialdia ireki du.
Deialdia, ADDEko bazkideei eta 2025eko edizioan katalogoan dauden konpainiei zuzendua dago. Horregatik, deialdi honetan izena ematen dutenek 2025ean katalogoan parte hartzeko konpromisoa hartzen dute.
Ondorengo baldintzak betetzen dituzten ikuskizunak onartuko dira:
– Aretorako lanak (6m x 9 m).
– 40 eta 60 minutu arteko lanak.
– Formatu txikiko lanak (1 – 3 dantzari artean + teknikari 1 gehienez).
– Testu gutxi edo publiko gehienak ulertuko duen hizkuntza.
– Eszenografia eta argiteria xinplea.
Fringe Jaialdia munduko kultur ekitaldi handi eta garrantzitsuenetako bat da. Programazioan hautatzen diren konpainientzat aukera bat da, baina ahalegin ekonomikoa eskatzen du, baita antolamendukoa ere, etekina atera nahi bazaio.
Hautatutako konpainiei laguntzeko eta babesa emateko, baldintza hauek izango dituzte:
- Assembly Festival Fringek emanaldietan jasotako guztizko txarteldegiaren %60 emango die konpainiei. (1.000 eta 1.200 euro artean estimatzen dugu denera).
- Etxepare Euskal Institutuak osoki hartuko ditu bere gain: konpainien erregistro gastua, ostatua, joan-etorriko hegaldia, eta dietak (80€ eguneko). Baita teknikaz kanpoko gastuak ere, halakorik balego.
- ADDEk dantzari bakoitzeko 700€ko (BEZ barne) pizgarria ordainduko dio konpainia bakoitzari, (gehienez 3 pertsona konpainia bakoitzeko) babes-poltsa gisa, aurrez faktura bat aurkeztuta.
- Banatzaile/ekoizle/laguntzaile bat jarriko du Etxeparek euskal konpainien promozioan Edinburgon laguntzeko 2 astetan zehar.
Informazio-hitzaldi bat eskainiko da online abenduaren 23an, 12:00etan, interesa duten pertsonentzat.
ZOOM – FRINGE HITZALDI INFORMATIBOA |
Bileraren ID: 839 0444 9552
Sarrera kodea: 564428
EDINBURGH FRINGE 2025 JAIALDIAREN DEIALDIA |
ESKABIDEAK BIDALTZEKO EPEA: 2025eko urtarrilaren 3ra arte.
OHARRA: Katalogoaren edizio berrian sartzeko deialdia 2025. urte hasieran irekiko da.