ADDEKO BATZORDE NAGUSIAREN TXANDAKETA

, ,

ADDEko BATZORDE NAGUSIAREN TXANDAKETA

ADDEko zuzendaritza-batzordea zazpi bazkideek osatzen dute, eta urtero hainbat plaza txandakatzen dira, errelebo mailakatu eta partziaL bat izateko.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu idatzi info@addedantza.org helbidera, azaroaren 16, osteguna baino lehen.

BATZORDE NAGUSIAREN TXANDAKETARAKO DEIALDIA

ZER ESKATZEN DA?

Zuzendaritza batzordean egoteko konpromisoa gutxienez bi urtekoa da, denbora tarte horretan egokitzapen eta garapen tartea ematen dela deritzogu.

ZEINTZUK DIRA EGINBEHARRAK?

Juntako bilerak hilean behin izaten dira, baina, elkartearekiko eta bulegoarekin harremana jarraia izaten da egunerokotasuean. Batzordearen kide bakoitza elkarteko proiektu bat edo batzuen jarraipena egiteko arduratzen da, aldi berean beste lan-talde batean egon daitekelarik.

OHARRA: bilerak online egiten ari gara. Aukera horrek mugikortasuna edo eta distantziak errazten ditu.

DIRU-SARIA JASOTZEN DA?

ADDEk jasotzen duen diru-laguntza, egiten ditugun proiektuen eta lanen artean banatzen da (proiektuak, lanorduak, bilerak, bidaia-gastuak, etab.).

EPEA. hautagaitzak aurkezteko epea azaroak 16 ostegunean bukatuko da, beraz, data hori baino lehen gurekin harremanetan jarri info@addedantza.org helbidera idatziz edo gure telefonora deituz edo mezu bat bidaliz: 688 612 052.

ANIMATU ZURE HAUTAGAIA AURKEZTEN!

GORDE DATA: ADDEko Batzar nagusia

ADDEko BAZKIDEEN BATZAR OROKORRA: Azaroak 21, osteguna, goizeko 10:30etan. Online.