DANTZAN BILAKA 2025 – Beka deialdia

,

DANTZAN BILAKA 2025 – Beka deialdia

Parte-hartzaileen hautaketa deialdia

Koreografiaren alorreko sortzaile berrien prozesu artistikoen akonpainamendu eta laguntza programa. 2025eko edizioa Gipuzkoako lurralde historikoan izango da. Programa hartuko duten guneak Lekuona Fabrika eta Gipuzkoako Dantzagunea izango dira, prozesuak erakusteko espazioak izateaz gain, tailerren eta egonaldien lehen eta hirugarren aldiak ere bertan egingo dira. Egoitzen bigarren aldirako, Azala Sorkuntza Espazioarekin lankidetzan jarraitzen dugu.

BETEKIZUNAK:

· 18 urtetik gorakoak.
· EAEko edo Nafarroako Foru Erkidegoko herrialderen batean jaio eta/edo erroldatuta egotea urtebetez.
· Koreografo gisa, beren karreren hasieran ari direla egiaztatzea.
· Eskatzaileek programa guztian parte hartzeko konpromisoa.

Oinarriak irakurri ondoren webgunean dagoen galdetegia bete eta eskatzen den dokumentazioa bidali,  urriaren 4a baino lehen.