DEIALDIA: TANZMESSERAKO DIRU-POLTSAK 2024
DEIALDIA: TANZMESSERAKO DIRU-POLTSAK 2024
ADDEko BAZKIDEEI ETA EUSKAL HERRIKO DANTZA-LANEN KATALOGOKO KONPAINIEI ZUZENDUA
TANZMESSE 2024 Nazioarteko Dantza Azoka abuztuaren 28tik 31ra ospatuko da Düsseldorfen (Alemania). Eusko Jaurlaritzaren, Etxepare Institutuaren eta ADDEren arteko lankidetzari esker, “BASQUE DANCE” standa izango dugu bertan. Stand hori, zuen eskura egongo da. Beraz, bertaratzearen aldeko apustua egin nahi duten konpainientzat, laguntza gisa, ADDEk deialdia ireki du 500 euroko 4 poltsa ekonomiko + BEZ jasotzeko.