AURKEZPENA: EAEKO DANTZA PROFESIONALEI BURUZKO INKESTAREN EMAITZA

, , ,

AURKEZPENA: EAEKO DANTZA PROFESIONALEI BURUZKO INKESTAREN EMAITZA

ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, Kulturaren Euskal Behatokiaren laguntza teknikoarekin EAEko dantza-sektore profesionalari buruzko ikerketa bat egin du, ahal bezain fidagarria eta kontrastatua izango den erradiografia bat eskuratze aldera.

Ikerketaren helburua, sektorearen eta sektoreko profesionalen errealitatea datuen bidez ezagutzea da. Eta ondorioz, lortzen den informazioak sektorea indartzen lagunduko duten estrategiak eta zerbitzuak garatzeko oinarri izantea.

Online galdetegia 2022ko maiatzaren 11tik ekainaren 13ra egon zen irekita, ADDEk eta beste erakunde laguntzaile batzuek modu irekian zabaldu zuten, ahalik eta erantzun gehienetara iristeko. Guztira, dantzako 82 profesionalek parte hartu dute inkestan.

Txostenak ateratako emaitzak eta ondorioak jasotzen ditu, honako hauek bereiziz:
· Profil demografikoa
· Prestakuntza-profila
· Lanbide-profila
· Lan-profila
· Profil ekonomikoa
· Aldeak adinaren, generoaren eta elkarte sektorial bati lotuta egotearen edo ez egotearen arabera.

TXOSTEN OSOA: HEMEN

Azterketa honen emaitza guztiak datorren astelehenean, abenduak 19, aurkeztuko ditugu Dantzagunean, 11:00etan.

Aurkezpenean Kulturaren Euskal Behatokiko kideak eta ADDEren sortzaileen batzordeko kideak izango dira.

Aurkezpenera joateko izena eman behar da info@addedantza.org  helbidean.