DANTZAN BILAKA 2022 PROZESU KOREOGRAFIKOEN ERAKUSTALDI JARDUNALDIAK – Tabakalera

DANTZAN BILAKA 2022 PROZESU KOREOGRAFIKOEN ERAKUSTALDI JARDUNALDIAK – Tabakalera

DANTZAN BILAKAren jarduerak urte osoan zehar luzatzen dira, eta azken jardunaldi hauetan ikusiko diren parte-hartzaileen aurkezpenekin ixten dira. Tabakalera: Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan eramango da aurrera edizio hau, zazpi artistak beren sorkuntza koreografikoko lanak erakutsiko dituzte eta zenbait formatutan aurkeztuko dira TABAKALERAko espazioetan.

ERAKUSTALDIAK

Urriaren 7, 8 eta 9an Dantzan Bilaka 2022 programaren azken jardunaldiak ospatuko ditugu TABAKALERAN, non edizio honetako 7 parte-hartzaileen prozesu koreografikoen laginak ikusi ahal izango ditugun: AMAIA CABERO, ATIC H DEBA, IRATXE BILBAO, LEIRE AMONARRIZ, QABALUM, TORA, VICTOR FERNÁNDEZ.

+ PROIEKTUEN INFORMAZIO GUZTIA +

Sarrera librea aforoa bete arte.

EKINTZA PARALELOA

Parte hartzaileen muetsrak gozatzeko aukera izateaz gain, jardunaldien hiru egunetan zehar, tailer bat izango dugu: JAIME CONDE-SALAZAR s.u.s. – Praktika Espiritualak 1.

Tailerra irekita dago parte hartzaileentzat eta haien taldeentzat, baita bertaratzeko interesa duten guztientzat ere.

+ TAILERRAREN INFORMAZIO GUZTIA +

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Plaza mugatuak.
* IZEN-EMATEA (15€) urriaren 5era arte info@addedantza.org -en

JARDUNALDIEN PROGRAMA

7 . X . 22 — Ostirala
16 : 30 — Platoa  — JAIME CONDE-SALAZAR s.u.s. — TAILERRA
19 : 45 — Z Aretoa  — ATIC H. DEBA — LA FRAGILIDAD DE MI PENE
20 : 30 — Patioa  — AMAIA CABERO-SAIZAR — LURRA JO HONDARRA UKITU

8 . X . 22 — Larunbata
12 : 00 — Platoa  — JAIME CONDE-SALAZAR s.u.s. — TAILERRA
16 : 30 — Plaza — IRATXE BILBAO — MIENTRAS ME AGUANTE EL AIRE
19 : 45 — Z Aretoa  — TORA — NADA SE ROMPERÁ ASÍ. RELATOS PARA CONSTRUIR UNA NUEVA FE
20 : 30 — Patioa  — VÍCTOR FERNÁNDEZ — TRÍADE

9 . X . 22 — Igandea
12 : 00 — Platoa  — JAIME CONDE-SALAZAR s.u.s. — TAILERRA
17 : 30 — Platoa  — LEIRE AMONARRIZ — HIZKIDANTZA
18 : 30 — Plaza  — QABALUM — LA MEDIDA QUE NOS HA DE DIVIDIR

Sorkuntza-lan koreografikoko hiru egun hauek gozatuko dituzuela espero dugu, eta elkarrekin partekatu ahal izango ditugula denontzat aberasgarriak izango diren esperientziak.