DANTZAN BILAKA 2021 – BIGARREN LAN-ASTEA AZALA KREAZIO ESPAZIOAN

DANTZAN BILAKA 2021 – BIGARREN LAN-ASTEA AZALA KREAZIO ESPAZIOAN

Programaren egungo funtzionamendu-ereduarekin jarraituz, bigarren lan-astea prestatzen ari gara. Egoitza-aldiak eta prozesu koreografikoen jarraipena programa honen muina bihurtu dira.

Lehenengo lan-astea Artium Museoan izan zen eta zazpi egunetan zehar Maria Ibarretxek eta Ibon Salvadorrek osatutako batzorde artistikoaren laguntza artistikorako, entseguetarako eta Ion Munduatek emandako tailerrean parte hartzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek.

Orain, Azala Espazioan eredua errepikatuko dugu. Naturan bete-betean dagoen ingurunean, laneko espazioez gain, elkarbizitzarako espazioak eskaintzen ditu Azalak, programari jarraipena emateko leku aproposa.

Oraingoan Carolina Mendonçak gidatuko du “Txorien Hizkuntza” izeneko lau eguneko tailerra. Barne tailerra izango da eta, beraz, ez dira izen-emateak irekiko.

Hala ere, jardueren berri ematen jarraitu nahi dugu, programa honetan gurekin egon zaitezten. Laburpen-pilula txikiak igoko ditugu sareetara, xehetasunik gal ez dezazuen.

2. Tailerra BD2021

TXORIEN HIZKUNTZA. Carolina Mendonça

DATAK ETA ORDUAK:
Maiatzak 24, astelehena: arratsaldez.
Maiatzak 25, 26, 27: goizez.
Azala Espazioa.

 Txorien hizkuntza ulertzeko ez dira beharrezkoak belarriak, ez koklearik, ez tinpanorik ere,  ntzumen zelularra baizik, non pertzepzio-organoak hedatu eginten diren azala, ile-folikulua, bihotzaren taupadak eta dena delakoa batera heltzeraino”. Dale Pendell

 Zer ezagutza mota eskain diezagukete elementuek, entzuteko denbora nahikoa hartzen badugu? Topaketa hauetan praktika koreografikoak aztertuko ditugu, ahul eta hauskorrak diren  komunikazio-moduak esperimentatzeko modu gisa.
Gorputza eta haren gaitasun extrasentsorialak tresna nagusi bihurtuko dira bizi garen munduari galderak egiteko. Gorputz batek egin dezakeenari buruzko ideia ez-hegemonikoekin harremanetan jarriko gara, arrastoak, dantza telepatikoak, urrutiko ikuspegia eta igarketa-praktikak irakurriz. Inguratzen gaituena entzuteko denbora hartuko dugu. Gure ahotsak mobilizatuko ditugu, ezegonkortasun interesgarria mantentzen duen tresna politiko gisa barnealdearen eta  kanpoaldearen artean eta materialaren eta immaterialaren artean.

Zer ezagutza mota eskain diezagukete elementuek, entzuteko denbora nahikoa hartzen badugu? Topaketa hauetan praktika koreografikoak aztertuko ditugu, ahul eta hauskorrak diren komunikazio-moduak esperimentatzeko modu gisa. Gorputza eta haren gaitasun extrasentsorialak tresna nagusi bihurtuko dira bizi garen munduari galderak egiteko. Gorputz batek egin dezakeenari buruzko ideia ez-hegemonikoekin harremanetan jarriko gara, arrastoak, dantza telepatikoak, urrutiko ikuspegia eta igarketa-praktikak irakurriz. Inguratzen gaituena entzuteko denbora hartuko dugu. Gure ahotsak mobilizatuko ditugu, ezegonkortasun interesgarria mantentzen duen tresna politiko gisa barnealdearen eta kanpoaldearen artean eta materialaren eta immaterialaren artean.

Topaketa honetan, nire ikerketa artistikoan garatzen ditudan praktikak partekatuko ditut, non gorputza eta irudimena tresna posibleak diren pentsarazteko eta munduan beste modu batean egoteko. Tailerra espazio emankor bat bezala ikusten dut, non pentsatzeko, irudikatzeko eta existitzeko beste modu batzuekin aktiboki konprometitu gaitezkeen. Bizi dugun krisi sozial,
politiko eta ingurumenekoan, epistemologia alternatiboak bizitzea premiazkoa da, eta aukera horiek praktika koreografiko konplexutzat ikusten ditut.

Biografia

Carolina Mendonça, Brasil.

Ezagutzaren kutsaduran eta hainbat logikarekiko kaltebera izatean dauka interesa. Arte Eszenikoetan lizentziaduna da ECAUSPn (São Pauloko) eta Koreografia eta Interpretazio Master bat egin du Giessen-go Unibertsitatean, Alemanian. Azkenaldi honetan egin dituen proiektuei dagokienez, azpimarratzekoak dirá: Pulp- History as a Warm Wet Place (2018) Arkeologia intuitiboari buruzko lana, XVII-XVIII. mendeetako soberakinak digatzen dituena; useless land (2018) Jendea lo egitera gonbidatzen duen gaueko irakurketa, mundua ulertzeko modu gisa; We, the Undamaged others (2017) Zoriontasuna zalantzan jartzen duen obra, gure bizitzak antolatzen dituen helburua gisa eta Falling (2016) Loa esploratzen du dantza-praktika posible gisa.

Carolina VERBO Arte Eszenikoen Jaialdiko arduradunetako bat ere izan zen (2017) Vermelho Galerian eta Dantza Denboraldian (2017) Videobrasil, biak São Paulon. Tailerretan bere ikerketa teoriko-praktikoa partekatzen du, telepatia, lebitazioa eta entzute sakona lantzeko, besteak beste.
Carolinak beti beste artista batzuekin elkarlanean eraikitzen du bere lana: Catalina Insignares, Marcelo Evelin, Volmir Cordeiro, Dudu Quintanilha, Carolina Bianchi besteak beste.

 

logos_2021_db_adde_ej_artium_azala