ALDERANTZIZKO MISIOA – Nazioartekotzea eta mugikortasuna

MENTORIA DEIALDIA

NOIZ: Data malguak

LEKUAK: 10

PROPOSAMENAK BIDALTZEKO EPEA: Azaroak 3 asteartea.

ADDEk Euskal Herriko Dantza Lanen Katalogoarekin egiten ari den lanarekin jarraituz, Laura Kumin eta Carlotta Garlanda gonbidatu ditugu ADDEko bazkideei Nazioartekotasunaren eta estrukturen garapenari buruzko banakako elkarrizketak egitera.

Elkarrizketa saio hauen helburua ADDEko bazkideei nazioartekotasunaren inguruan hausnartzea, beraien proiektuen momentua aztertzea eta estrategia posible bat identifikatzea da Laura Kumin eta Carlotta Garlandarekin elkarrizketan.
Saioek 20 minutuko iraupena izango dute eta banakako saioak izango dira gonbidatuetako batekin.

Laura Kumin:
Madrileko Certamen Coreografico-aren zuzendaria da 1987az geroztik.
Paso a 2 Plataforma Coreografica AC-ren bitartez ChoreoRoam Europe, Performing Gender y Performing Gender: Dance Makes Differences europear proiektuetuetan parte hartu du. Aerowaves Sare europearraren kide sortzailea da – beraien mugetatik kanpo, europako koreografo berrien lana bultzatzeko proiektua – bertan katalizatzaile, jagole, irakasle, programatzaile eta kazetari lan zabala egiten duelarik.

Carlotta Garlanda:
Italian zein nazioartean nazioartekotasunaren inguruan lan egiten duen Liv.in.g elkarteko sortzailea da. Honetaz gain dantza konpainia desberdinetan aritu izan da ekoizpen eta kudeaketa lanetan, momentu honetan MK konpainian diardu lanean.
Liv.in.g On the Move plataformako kide da eta kultur egituren garapenerako proiektu bat hasi berri dute, dantza konpainiak barne.

COVID19-AREN EGOERA DELA ETA SAIO HAUEK ONLINE EGINGO DIRA.

Deialdia bazkideentzako esklusiboak izango dira, eta parte hartu nahi duzuenok ondorengo informazioa bidali beharko duzue catalogo@addedantza.org helbide elektronikora:

Kurrikulum artistiko laburra zuen ibilbide artistikoa azalduz.
Idatzi bat zuen burua aurkeztuz, eta ondorengo galdera hauei erantzunez: Ze momentutan dago zure proiektua edo estruktura? Zure proiektua edo zu aldaketa momentu baten dago? Non ikusten duzu zure burua nazioartekotasunari dagokionez? Zer eskeintzen dio zure lanak nazioarteko publiko bati?
Azaldu zehazki zer hitz egin nahiko zenuke Laura Kumin edo Carlotta Garlandarekin.

Proposamenak catalogo@addedantza.org helbide elektronikora bidali azaroaren 3a baino lehenago.

 

Saio individual horiekin batera eta ACT Jaialdia eta Shift Key jailadi sarearekin elkarlanean datorren azaroaren 7an topaketa batzuk antolatuko ditugu nazioarteko partehartzaileekin.

Nazioartekotzeari eta mugikortasunari buruzko topaketak; pandemia osteko aukerak eta ikuspegi berriak.

NOIZ: Azaroak 7 larunbata.

NON:

Presentziala: Bidebarrietako Liburutegia. Bilbo. 12etan.

Bertaratzeko aurretiko izena-ematea egin behar da HEMEN

ONLINE: sarrera libreko Web Seminarioa: https://zoom.us/j/97511942055

Topaketa presentzialki zein online jarraitu ahal izango da.

topaketa_gonbidatuekin

Harreman eta mugikortasun formula berri jasangarriak sor daitezke egoera honetatik? Tokikoa versus nazioartekoa, zein dira benetako beharrak egiten ari den sorkuntzan? Zer da ezinbestekoa eta beharrezkoa nazioarteko harremanetan?

Topaketa honen helburua kultur sektorearen mugikortasunaren eta garapenaren oinarri izan diren egiturak eta sistemak zalantzan jartzea da, topaketako parte-hartzaileen eta haien erakundeen ikuspegien bidez.

Mugikortasunaren inguruan ezarritako praktiken eta une honetan zer den garrantzitsua eta nola egin dezakegun eta egin behar dugun birplanteatzeko aukeraren inguruako eztabaida bat.

Topaketa hau ACTko partaideei eta ADDEko bazkideei irekia izango da, ala nola publiko orokorrarentzat.

Gonbidatuak:

Laura Kumin (Certamen Coreográfico de Madrid eta Aerowaves)
Carlotta Garlanda (Liv.in.G)
Teresa Brayshaw (Leeds Beckett University, ATIPIA proiektuaren ikertzailea Fundatzailea: Erresuma Batuko International Erasmus Plus)
Imanol Otaegi (Etxepare Institutua)

+ ALDERANTZIZKO MISIOAREN BALORAZIOA +