EUSKAL HERRIKO DANTZA LANEN KATALOGOAREN EDIZIO BERRIA

Euskal Herriko Dantza Lanen Katalogoaren  8. edizio argitaratzen dugu. 2020. urte honetan katalogoak 49 dantza konpaini profesionalek osatzen dute eta guztira 101 dantza lan daude eskuragarri.

Tresna honek egun zirkulazioan dauden lanak zabaltzen eta ikusarazten laguntzeko helburua du, halaber,  elkarlan proiektuak sustatzea da xedea. Horretarako bisita eta aurkezpenak egiten dira hainbat nazioarteko testuinguruetan.

Bizitzen ari garen osasun krisialdi global honek, topaketa eta bisita presentzialak bertan behera uztea behartzen gaitu, baina martxan jarraitzen dugu, online katalogoa uhinen bidez munduaren txoko guztietara iritsi baitezake.

Euskal Herriko Dantza Lanen Katalogoa aurkezten dizuegu!!

> EUSKAL HERRIKO DANTZA LANEN KATALOGOA: Online Katalogoa

Edizio berriaren bideo laburpen berria