COVID-19 krisialdiaren aurrean arte bizien elkarte sektorialon 1. komunikatua

, ,

Arte bizien alorreko elkarte sektorialok elkarlanean ari gara egungo osasun krisialdia sektorean duen eraginaren inpaktua baloratzeko.
Ez ohiko egoera honen ondorioak gutxitzeko asmoz epe labur eta ertainera ezartzeko proposamenen eta neurrien idazketan ari gara.
Lan talde bat osatu dugu: Eskena, EAB, Eskena, ADDE, Artekale, Besteok, EZE, EHAZE eta Musika Bulegoa elkarteok osatutako taldea eta ekimenari horrela deitu diogu: ZUZENEKO ARTEAK RESET ARTES EN VIVO

Lehenik, beherago duzuen komunikatua idatzi dugu eta dokumentu berbera erakunde publikoei bidali diegu: Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei, Eudel-eri eta Sarea-ri. Egoerari aurre egiteko guztion artean lan mahai bat osa dezagun eskatuz.

Informatuko dizuegu ematen diren urratsen nondik norakoak.

ADDEren bulegoko lantaldeak lanean jarraitzen dugu eta edozein zalantza edo galdera baduzue gurekin harremanetan jar dezakezue info@addedantza.org helbidean edo 688 612 052 telefonoan.

Animo asko denoi

Komunikatua ZUZENEKO ARTEAK RESET ARTES EN VIVO. eus_cast