DEIALDIA ZABALIK: EUSKAL HERRIKO DANTZA LANEN KATALOGOA
2020 DEIALDIA
Bi dira Dantza Lanen Katalogoaren tresna sortzeko helburu nagusiak: bisibilitatea, katalogoarekin nazioarteko kontestu desberdinetan egiten diren aurkezpen eta bisiten bidez, eta merkataritza, Euskal Herrian sortzen diren dantza lanen banaketa eta proiekzioa. Hala ere, tresna honek joan etorriko komunikazio bat ahalbidetu nahi du, proiektu eta elkarlan eredu aberasgarriak sortzeko eremu bat sortuz.
Helburu hauek ahalik eta hoberen betetzeko hauek dira katalogoan sartzeko garatu diren betebeharrak:
BETEBEHARRAK
• Konpainiak, taldeak edo sortzaileak helbide fiskala Euskal Herrian izan behar du.
• Argitaratzen diren dantza lanak azken 5 urteotan estreinatutakoak izan behar dute (2015, 2016, 2017, 2018 eta 2019).
• Konpainia, talde edo sortzaile bakoitzak gehienez 3 dantza-lan argitaratu ditzake.
• Galdetegian, informazioa euskaraz eta gazteleraz bidali behar da.
• Konpainiaren banaketa estrategia edo planari buruz idatzi labur bat bidali.
• Onarpen irizpideak: Erakunde edo entitate bati laguntza eskaera egin izatea, diru-laguntzak edo egonaldiak. Eskaerarik egon ezean, konpainiaren ibilbidea baloratuko da: azken hiru urteetan ekoizpen eszeniko bat egin izana eta gainera azken hiru urteetan egindako boloen zerrenda zein hauen partaideen ibilbidea hartuko da kontuan.
• Ez da nahitanahiezkoa ADDEko bazkide izatea, baina bazkideek doan sartu ahalko dituzte beraien lanak eta ez bakideek kuota bat ordaindu behar dute lan bakoitzeko.
Dokumentazio guztia bidaltzeko epea 2020ko URTARRILAREN 26 IGANDEA.
Ohiko galderak kontsulta ditzakezu.
KUOTAK
– Bazkideek*: DOAN
-EZ Bazkideek: ikuskizun 1: 70€. 2 ikuskizun edo gehiago: 110€
ADDE-ko bazkide profesionalek 108€-ko urteko kuota bat ordainduko dute, elkartearen parte izateagatik. Katalogoa kideentzako zerbitzu bat gehiago delarik.
*Konpainia edo taldeko zuzendariak izan beharko du ADDEko bazkide.
Ez da ordaindu behar zenbatekorik argitaratuta dagoen ikuskizun bat berriro argitaratzeagatik.
Euskal Herriko Dantza Lanen Katalogoa, ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartearen proiektua da. Irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren diru-laguntza jasotzen du.
Proiektu honek Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin egiten da.
Kuota horiek, ADDEk bere gain hartzen dituen gastuei aurre egiten laguntzen dute.
BIDALI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Ikuskizun eta konpainia bakoitzeko galdeketa bat bete eta bidali. Katalogoan sartu nahi duten konpainia berri guztiek konpainia berriaren galdetegia bete behar dute eta sartu nahi dituzten dantza ikuskizun bakoitzeko lan berriaren galdetegi bat bidali behar dute.
Dantza-lanak dagoeneko katalogoan argitaratuak dauzkaten konpainiek eta ikuskizun berria(k) sartu nahi dutenek soilik dantza ikuskizun berri bakoitzeko lan berriaren galdetegi bat bidali behar dute.
• GALDEKETA. Dantza konpainia, talde edo sortzaile berriak >>
• GALDEKETA. Dantza lan berriak >> Dagoeneko argitaratuak dauden konpainiek eta dantza lanek ez dute galdeketarik bete behar.
Dagoen informazioa eguneratua dagoen baieztatzea eskatzen dugu, hori horrela izan ezean, aldatu diren datuak comunicacion@addedantza.org helbidera bidali behar dira epea amaitu aurretik (2020ko urtarrilaren 26a).
Baimen dokumentua bete, sinatu eta bidali. (Lehenagotik baimen dokumentua bidali duten konpainiek, taldeek edo sortzaileek ez dute berriro bidali behar.)
Deskargatu dokumentua: doc_autorizacion
Dokumentua comunicacion@addedantza.org helbidera bidali.