Gertutasunean Elkarrizketak V
Gertutasunean Elkarrizketak V. “Zergatik erabakitzen du artista batek bere lan profesionalaz gain programa edo espazio bat kudeatzea?”.
Oraingo honetan, Jagole Dantzarien Sarea proiektutik Arabar testuingurura gerturatuko gara eta programa edo espazio batean sartuta dauden artistekin topatuko gara duten lan eginkizun bikoitzari buruz hitz egiteko.
Topaketara interesa duen edonor gertura daiteke, gainera, ADDEren bazkideek webguneko eremu mugatuan topaketaren laburpen idatzia irakurtzeko aukera izango dute.
Bostgarren eta azken topaketa honetan Naiara Rojo, Aritz Lopez, Idoia Zabaleta, Unai eta Garazi Lopez de Armentia artistekin gosalduko dugu. Hauek guztiak euren lanaz gain, paraleloki programa edo espazio baten kudeaketa eramaten duten arabarrak dira.
Topaketa Ana Capillak dinamizatuko du, ADDEko bazkide eta Jagole Dantzarien Sareko kide.
Gertutasunean Elkarrizketak topaketak irekiak dira, nahi duen pertsona orori elkarrizketa entzuteko aukera eskainiz.
Eguna: 2019ko abenduak 11 asteazkena.
Tokia: Marvelous kafetegia, Avenida Gazteiz 59 (Vitoria-Gasteiz)
Ordua: 11.00tan.
Asistentzia: Irekia.