Gertutasunean Elkarrizketak IV

Oraingo honetan, Jagole Dantzarien Sarea proiektutik hiru sortzaileekin elkartuko gara, dantza-lan batean koreografiari laguntzen duten beste elementueri buruz hitz egiteko.

Topaketara interesa duen edonor gertura daiteke, gainera, ADDE bazkideek webguneko eremu mugatuan topaketaren laburpen idatzia irakurtzeko aukera izango dute.

Gertutasunean Elkarrizketak IV. SORKUNTZA PROZESUA KOREOGRAFIATIK HARATAGO.

Laugarren topaketa honetan Natalia Monge, Matxalen Bilbao eta Eva Guerrero sortzaileekin gosalduko dugu. Bakoitzak bere esperientziatik, dantza pieza bat sortzeko koreografiaz gain lagun duten beste elementuez eurekin hitz egiteko. Argi diseinua, soinu diseinua, jantzigintza edo eszenografia bezalako elementuez inpresioak partekatuko ditugu eta nola eta noiz osagai horiek sorkuntzen parte izatera sartzen diren.

Topaketa Ana Capillak dinamizatuko du, ADDEko bazkide eta Jagole Dantzarien Sareko kide.

Gertutasunean Elkarrizketak topaketak irekiak dira, nahi duen pertsona orori elkarrizketa entzuteko aukera eskainiz.

Eguna: 2019ko ekainak 20 osteguna.
Tokia: Hola Café. Azkuna Zentroko kafetegia (Bilbo).
Ordua: 10:30tan.
Asistentzia: Irekia.