DANTZA PROFESIONALENTZAT KUDEAKETA LABORAL ETA FISKALEI BURUZ DOAKO SAIO INFORMATIBOAK

Dantza profesionalentzat kudeaketa laboral eta fiskalei buruz doako saio informatiboak

ADDEk, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak eta MOMENTUk, Impulso empresarial S. COOP lankidetzan bi saio informatibo antolatu zituzten gai laboral eta fiskalei buruz informatzeko.

Azkenaldian Artistaren Estatutuan eman diren aldaketak, BEZ kulturalaren murrizketa eta baita EJtik planteatutako 2020. urtean ekoizpen eszenikoak egiteko laguntza eskatzen duen orok autonomo edo enpresa izateko baldintza dela eta, dantzaren profesionalei kontu horietaz informatu nahi izan genien. Modu berean, interesgarria delakoan Momentu bezalako kooperatibak eskaintzen dituzten zerbitzuak zein diren ezagutzeko aukera eman genuen.

Bi saio izango ziren: bata Errenterian eta Bilbon bestea. Doakoak biak, baina beharrezkoa zen bertaratze asistentzia bidaltzea.

MARTXOAK 29 OSTIRALA 10:30TATIK 12:30TARA. DANTZAGUNEAN, ERRENTERIA

Bertaratze baieztapenak martxoaren 26 asteartea arte honako helbidean info@addedantza.org

APIRILAK 3 ASTEAZKENA 10:30TATIK 12:30TARA. BILBOESZENAN, BILBO

Bertaratze baieztapenak martxoaren 29 ostirala arte honako helbidean info@addedantza.org

Saioen dokumentu informatiboa >> HEMEN

Momentu taldekoek aurkezpena bukatu ostean, galderak egiteko aukera izan zen.

Momentu Kooperatibarekin saioak egin ostean, horietan egindako hainbat galderekin LABURPEN DOKUMENTU BAT egin dugu.

Juan Antonio Estradak egindako beste argibide-dokumentua: EL TIPO REDUCIDO DE IVA PARA ACTIVIDADES ARTÍSTICAS A PARTIR DEL 1 DE ENERO DEL 2019. HEMEN eskuragarri.

LAGUNTZAILEAK:

Gipuzkoako Dantzagunea
Bilbaoeszena
Bilboko Udala
Eusko Jaurlaritza kultura eta Hizkuntza Politika Saila