DANTZARAKO DIRU-LAGUNTZA PUBLIKOEN ETA SAREA ZIRKUITOAREN BERRIKUSTEKO BATZORDEA
Eusko Jaurlaritzaren Dantzarako diru-laguntzak, dantza alorrarentzat kezka handia izan dira beti, izan ere, dantza konpainien eta sortzaileen lana neurri handi batean diru-laguntza hauen baitan ematen da. ADDEn horri buruz asko hausnartu da eta modu jarraian EJko Kultura Sailarekin elkarrizketan egon gara.
Aurtengo 2018ko urte erdialdean, jakinarazi ziguten arte eszeniko guztiak diru-laguntza berean batzeko asmoa, diru-laguntzen mapa guztiz aldatuz. Batzordetik aldaketa horiek nola eragiten duten aztertu nahi dute, hobekuntza posibleak antzemateko.
SAREA zirkuitoari dagokionez: Iazko urte bukaeran, ADDEko bazkideei bidalitako inkesta baten erantzunak jaso eta lanean dagoen batzordearen ekarpenak aintzat hartuz dokumentu bat egin genuen. Dokumentu hura bazkideekin partekatu ondoren SAREAra bidali genuen eta azaroan egin zen bilera batean aurkeztu ziren ADDEko proposamenak.
Zirkuitoaren azken deialdian, ADDEk proposatutako berrikuntza batzuk daude. Adibidez: Katalogoak azken estreinaldiak soilik jasoko ditu, katalogoa osatzen duten ikuskizun kopurua murriztuz. Pieza laburrak egiteko elkartzen diren konpainiek modu independientean fakturatu ahal izango dute. Ikuskizunek ekintza paraleloak izateko aukera bakoitzak bere katxe propioa izango duelarik.
Etxepare Institutoko diru-laguntzak: Diru-laguntza hauen berrazterketa ere beharrezkoa ikusten dute, izan ere, beste diziplina batzuekin diru kopuruan dagoen aldea izutzekoa da. 2019. urtean berrazterketan egingo dute lan, galdetegi bat bidaliko da dantza konpainia eta sortzaileei eta informazio hori Etxepare Institutuari bidaliko zaio elkarlanean hobekuntza formulak garatzeko.