DANTZAN BILAKA 2018: Aurrerapena
Irailean sartu berri garen honetan, Dantzan Bilaka jardunaldiak iristear daude, dakizuenez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak duen sorkuntzarako laguntza jasotzen duten pertsonei eskaintzen zaien sorkuntza prozesuetarako akonpainamendu programa bat da. Horren helburua, sorkuntza prozesuan laguntza eskaintzea eta lan horren bisibilizazioa sustatzea da.
2018ko edizioa Vitoria-Gasteizeko Artium Museoan izango da. Iaz hasi zen programaren formatu berria. Alde batetik, urtetik urtera EAEko 3 hiriburuetan txandakatzen da eta bestetik, DBko aurkezpenak beste ekintzak paralelo batzuekin nahasten dira, hau guztia, dantza alorreko profesionalak eta ikusle orokorrak praktika nahiz hausnarketetan hartu-emana ahalbideratuko duen testuinguru bat sortzea bilatzen du.
Aurten sorkuntza koreografikoen proiektuak aurkeztuko diituzten partaideak hauek dira: Zuriñe Benavente, Laura Cobo, Askoa Etxebarrieta, Gorka Gurrutxaga eta Nerea Gurrutxaga, Ibon Salvador, Denis Santacana eta Mikel del Valle. Eta ekintza paralelo moduan hitzaldiak, sorkuntza koreografikoaren inguruan hausnarketa saioak eta tailerrak izango dira.
Dantzan Bilaka 2018ko laguntza eta koordinazio taldea honakoek osatzen dute: Blanca Arrieta (koreografa eta dantzaria), Asier Zabaleta (Koreografo eta dantzaria) eta Olatz de Andres (koreografa eta dantzaria). Programaren antolaketa taldea honako hauekin osatzen da; Javier Andraka (teknikari arduraduna), Maite Zabaleta (diseinatzaile grafikoa) Marian Gerrikabeitia (ikus-entzuneko errealizadorea) eta ADDEko bulegoa.
Programa birpentsatzen eta imaginatzen jarraitzen dugu, proposamen berritzaileak aurkeztuz dantzaren alorreko jendeari suspertu eta ikuslego orokorrari erakartzeko.
Laster programa osoa bidaliko dizuegu eta tailerren informazioa emango dugu parte hartu ahal izateko.