CIRCULA! 2018KO PROGRAMAZIOA AURKEZTU DA
CIRCULA! programak laster izango du aurtengo hasiera. Estatu mailan egiten den dantza formakuntza eta ikuskizunen bisibilizazioa sustatzen duen ekimen honek bere laugarren edizioa ospatuko du 7 erkidegotan zehar.
Euskal konpainia Andaluziara joango da eta Valentziar erkodegotik Euskal Herrira etorriko dira.
Edizio honetan Euskal Herriko talde aukeratua ÁNGELA PERIS eta KOLDO AROSTEGUI izan da Andaluziara joango da “Un cuerpo sinvergüenza” ikuskizuna Malagako Gades Aretoan eskainiko dute abenduan. Euskal Herriak Valentziako SANDRA GOMEZ hartuko du BAD Jaialdiaren testuinguruan “Todo por los aires” ikuskizuna eskainiko du urriak 20ean Campos Antzokiko Cúpula aretoan.
Circula, Tren de Creación y formación en danza proiektua sustatzen 7 profesionalen elkarte gara dagoeneko sarean: APDC (Kataluinia), APDCV (Valentzia), PAD (Andaluzia), APDCM (Madrid), APDA (Asturias), Pie de Base (Kanariar Irlak) eta ADDE (Euskal Herria).