ADDEK, TESTUINGURU PROFESIONALETARA JOATEKO 2018KO LEHENENGO DIRULAGUNTZA EDO BIDAIA POLTSA DEIALDIA ZABALTZEN DU
2018KO LEHENENGO SEI HILABETETAN GARATUKO DIREN TESTUINGURU PROFESIONALETARA JOATEKO LEHENENGO DIRULAGUNTZA EDO BIDAIA POLTSA DEIALDIA ZABALTZEN DUGU.
Kaixo,
Aurton bazkideentzako interesa duen testuinguru profesionalen batera joateko (bat sei hilabateko) eskeini nahi ditugun bi dirulaguntza / bidaia poltsen berri eman nahi dizuegu.
Dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoa 300€koa izango da.
Elkartetik bazkideentzako zein elkartearentzako interesa eduki dezaketen testuinguruak proposatzen dizkizuegu, baina zuen eskakizunean beste testuinguru batzuk proposatzeko aukera ere zabalik dago, hauek zuzendaritza batzordean aztertuko direlarik.
2018KO LEHENENGO SEI HILABETERAKO TESTUINGURUAK
- IETM OPORTO APIRILAREN 26tik 29ra.
https://www.ietm.org/en/porto - BIDE. BARTZELONA APIRILAREN 25etik 29ra
http://bide.be/en/ - BAZKIDEEK PROPOSATUTAKO TESTUINGURUAK
(2018an lehenengo sei hilabetean garatuko den testuinguru interesgarri batera joan nahi baduzue, dirulaguntza eskakizuna egin dezakezue bertara joan ahal izateko. Proposamen hauek ADDEko zuzendaritza batzordeak aztertuko ditu.)
BETEBEHARRAK
Zuen Curriculum-a eta motibazio eskutitza bidali.
Dirulaguntza jasotzean aukeratutako testuinguruan elkartea ezagutzera emateko konpromisoa hartzen duzu.
BALORAZIOAN KONTUTAN HARTUKO DIREN IRIZPIDEAK
1. Esperientzia artistiko profesionala.
2. Esperientzia eskatutako antzeko testuinguru profesionaletan.
3. Talde dinamiketan lan egiteko esperientzia.
4. Testuinguruaren arabera hizkuntzak jakitea: IETM, BIDE.
5. Motibazio eskutitza.
Hautaketa ADDEko zuzendaritza batzordeak egingo du Martxoaren lehenengo hamabostaldian.
Aurkezteko Epea: 2018ko Otsailaren 19tik Martxoaren 4ra. (biak barne)
Nora: info@addedantza.org