Nor gara

Aurkezpena

ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea da.
2003. urtean sortu zen eta sektorearen barne-kohesioaren alde eta profesionalen lan-baldintzak hobetzearen alde egiten du lan; dantzari eragiten dioten politika publikoetan bitarteko ari izaten: maila kulturalean, prestakuntza mailan eta maila laboralean ere.

ADDEk dantzaren alorreko askotariko lanbideak jasotzen ditu, baita hainbat hizkuntza eta estilo desberdinak ere.

Hortaz, ADDEk dantzaren hedapena herritarren artean zabaltzeko egiten du lan, izan ere, dantzaren ezagutza eta praktika sustatzen du. Bai espresio artistiko gisa baita prestakuntza eta alderdi ludiko moduan ere.

Gure helburua

Dantzaren hezkuntza-garapena, garapen soziala, laborala, kulturala eta artistikoa bultzatzea da, profesionalon esperientziatik, konpromisotik eta hausnarketatik abiatuta.