DANZA T: DANTZA LANGILEEN SAREA
2010etik, ADDE DANZA T. Dantza langileen sarearen kide da. Dantza sektoreko zazpi elkarteek osatutako estatu mailako plataforma da: DANESGA, PAD, APDCAN, APDCM, APDC, ADDE eta APDCV.
Danza T elkartearen helburua dantza profesionalen interes ekonomiko, sozial, profesional eta kulturalak babestea da, haien ordezkaritza eta sustapena egiteko.
Danza T elkartearen xedea dantzako profesionalen interesak babesteko, haiek ordezkatzeko eta sustatzeko, jardueren lankidetza-testuinguruan ezartzea da.
Elkarte guztien artean, Danza T elkarteak Espainiako 1.300 dantza profesional baino gehiago ordezkatzen ditu.
2009an hasi zuten sare lana, talde-lan egonkorra egiteko oinarriak ezarrita.
2010eko apirilaren 9an, Madrilen bilera egin ostean, lankidetza hori sendotu eta Danza T elkartearen izenarekin sare berria sortu zen, lankidetzako testuinguru-akordioa idatzita. Gerora, Madrilen ekainaren 11n egindako bileraren, eta Bartzelonan azaroaren 5ean eta 6an egindakoen ostean, Sarean beste elkarte batzuk sartzea eta bateratutako proiektuak planifikatzea aztertu zuten; etorkizunerako ekintza-planak ere prestatu zirelarik.
Aldi berean, 2010.ean, Danza T elkarteak honela jokatu zuen:
• Europa Hegoaldean Elkarrizketa Sozialari buruzko Txostenaren zirriborroari zuzenketak eginez, Espainian Dantza Profesionalen sindikatuen egoerari dagokionez. Partaidetza horrekin, txostenak modu errealean islatu zuen Espainian Dantzako Profesionalen elkarteek duten egoera.
• Artisten Nazioarteko Federazioak (FIA, gaztelaniaz) sustatutako dantzako profesionalen lan-trantsizioen mapak aztertzeko landa-lana egiten parte hartu zuen. Danza-T elkarteak Estatuko egoerari dagokion informazioa eman zuen.
• “Dantza profesionalen eta zoruen arteko elkarrekintza. Zoru eszenikoak eta entseguetarako zoruak. Hurbilketa soziologikoa eta prebentzionista” proiektuan parte hartu zuen. Ikerketa hori FAEEk bultzatu zuen, INAEMen laguntzarekin, eta azterketaren lehen faseko landa-lanean lagundu genuen.
2011. urtean oinarriak ezartzeko eta Danza T elkarteari egitura emateko urtea izan da. Sarearen logoa eta webgunea sortu ditugu. Gainera, Danza T elkarteak 2011n INAEMen diru-laguntza jaso du hainbat proiektutan lan egiteko.
LINKak: