DANTZA HEZKUNTZA ARLORA ZABALDUTA
LAN-MAHAIA
Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDE), eta Leioako Umore Azokak antolatua.
LAN.MAHAIA. Nola pentsatu dantza hezkuntza arlora zabalduta?
2013ko maiatzak 17 11.00 tatik 14.00 tara.
Kultur Leioa – Bilera gela, 4. solairua.
Lan-Mahaia ADDEko hezkuntza batzordea eta ADDEko Dantza Eskolan lan-taldearen koordinazioa izango du.
Aztertzen ari diren gai batzuetaz eztabaidatuko da:
1. Nola hurbildu dantza ikastetxeetara (publikoak sentsibilizatzea)?
2. Nola txertatu gorputza eta mugimendua eskola curriculumean?
Bestalde, ikastetxeetan dantza proiektuetan parte hartu duten Umore Azokako programazioko koreografo edo interpreteak gonbidatuko dira, haien esperientzien berri eman dezaten.
“Dantza eta eskola, bi gai hauei buruz pentsatzen dugunean, gorputza etortzen zaigu burura. Gorputza dantzan eta eskolan, norbanako esperientzi eta ezagutzaren eramailea da bere ingurune sozial eta kulturalean. Horregatik, dantzaren motodologi artistikoak, ezagutza prozesu eta ikaskuntzak, ikasgelan esku-hartze tresna bezala baliogarriak izan daitezke.”
LINKak: