¿Bazkidea zara?
SARTU BAZKIDEAREN EREMU PRIBATURA
¿EZ zara bazkidea?
Bazkidearen eremu irekia
Gure elkarteko afiliazioa ikusita Euskal Herriko bazkide profesionalen identitate plurala dela esan daiteke.
Gure bazkide profesionalak zeregin aniztasuna biltzen dute eta dantzaren lenguai ezberdinak batzen dituzte. Irakasleak, dantzariak, koreografoak, ikertzaileak, kudeatzaileak…ADDE-ko bazkide izan daitezke.
2007. urtean elkartearen afiliazio prozesua hasi zen, bazkide kopurua handitzen joan da denborarekin, baina 2009. urtetik aurrera kopuru hau namarmena izan da.
Zentzu honetan gure helburua sektorearen ordezkatze zabala lortzea da.
LAN-POLTSA ETA AUDIZIOAK
Espazio hau, bazkideen eremu pribatuan dago, informazio hori ikusteko saioa hasi behar da.
Lan-eskaintza bat bidali nahi baduzu gure helbide elelktronikora idatzi dezakezu info@addedantza.org
BAZKIDEARENTZAKO ZERBITZUAK
ADDEko bazkideak izateagatik aurrez onartutako onura eta zerbitzuez gozatu daiteke: Lan-aholkularitza, antzokietan deskontuak, jaialdietan promozioak, formakuntza…. Hauetaz gain dantzarekin erlazioa duten beste hainbat erakundeekin zerbitzu eta abantaila puntualak.
Lan aholkularitza:
2011. urtean EABk (Euskal Aktore Batasuna) eta ADDEk elkarlanerako hitzarmen bat sinatu zuten, hitzarmen horretan ADDEko bazkideak lan aholkularitza doan izateko eskubidea dutela adostu zelarik.
Elkarteko bulegoan baldintzak kontsultatu.
Dantzaren direktorioa
Bazkideek gure DANTZAREN DIREKTORIOAn agertzeko eskubidea ere daukate.