Directorio de danza

Dimegaz

  1. Home
  2. »
  3. Elkarteak - Asociaciones
  4. » Dimegaz
Description:

Dimegazen proiektu bisuala eta performatiboa harreman-ikerketako testuinguru baten pean dago, zeinak dantza bertikalaren diziplina eta sorkuntza garaikidea euskal naturarekin eta euskal kultura eta nortasunarekin integratzen dituen, paisaiaren, ingurunearen eta memoriaren bidez.

Dimegaz hainbat erakunde publikok, hala nola Bizkaiko Foru Aldundiak, eta erakunde pribatuk, aintzatesten duten elkarte bat da, nazioartean ospe handia duten proiektuak babestuz, hala nola HARRIA HERRIA laburmetraiaren ekoizpena. Proiektu honetan Oreka Tx txalapartariak, Miren Narbaiza abeslaria eta Karmele Gisasola Euskal Herriko harrijasotze txapeldunak lan egin dute beste batzuen artean.

Gaur egun, HAIZE LERROA ikus-entzunezko proiektu performatiboan lanean ari gara, Imanol Marrodán sortzailearen "Begiradarekin egindako aire lerroa" artelanan inspiratuta dago. Proiektu hau 2012an Anboton egin zuen, euskal kultura eta mitologian oso esanguratsua den mendi batean. Proiektu hau gauzatzearekin batera, KULUNKA bezalako beste batzuk ere garatzen ari gara, Phelipe Eizagirrek euskal geografiako hainbat lekutan grabatutako esku-hartze artistikoak erregistratzen dituena.

Artea eta dantza mundutik datorren lan taldea osatzen dugu:

Zuzendaritza eta produkzioa Janire Etxabe
Aholkularitza teknikoa Xarles Braden eta Ainhoa Bilbao
Diseinu grafikoa Lorea Larrinoa
Argazkilaria Aitor Gonzalez
Dantzariak Harrobi dantza bertikala Konpainia

Categories:   
Nombre / Izena: Dimegaz
Persona de contacto: Janire Etxabe
Dirección / Helbidea:
Dima, Bizkaia 48141
Teléfono / Telefonoa: 699 18 81 68