Directorio de danza

Dantzan.eus

  1. Home
  2. »
  3. Elkarteak - Asociaciones
  4. » Dantzan.eus
Description:

DANTZAN.EUS

2003. urtean sortu zen “dantzan.com, dantza sustatu eta hedatzeko elkartea”.
Eibarko Kezka dantza taldeak 2001ean abian jarri zuen dantzan.com webgunea kudeatzeko ardura jaso zuen elkarteak lehen urratsean. Euskal dantzaren agenteak komunikazioan jarri, informazio trukerako espazio bat sortu eta gogoeta bideratzeko sortu zen dantzan.com eta dantzaren alorraren erreferentzialtasuna eskuratu du egindako ibilbidean.

Dantzan.com elkarteak bazkide multzo mugatu batekin funtzionatzen badu ere, posta zerrendaren bidez dantza tradizionalaren sektoreko 200 agente inguru daude komunikazioan eta gaur egun dantza tradizionalaren alorrean dagoen foro dinamiko zabalena da.

Dantzan.com-ek proiektu eta jarduera hauek ditu esku artean orain bertan:
- Webgunearen dinamizazio, etengabeko elikatze eta hobekuntzen bideratzea. Momentu honetan bideo sareratze sistematikoa bideratzeko hobekuntza teknikoetan sartuta gaude buru-belarri eta 2008ko udazkenean jarriko da martxan dantzan.com-en irudi eraberritu eta osatuagoa.
- Gipuzkoako dantzak sarean. Gipuzkoako dantza tradizionalen bilduma osatu eta xehetua eskainiko duen webgunearekin ari gara lanean Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Lan horretarako Gipuzkoako tokian tokiko dantza tradizionalen informazio biltze eta grabaketa sistematiko bat burutzen ari da dantzan.com elkartea.
- Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa hau kudeatzen du dantzan.com-ek. Dantza tradizionaleko formakuntza programa. Ikastaroak, tailerrak eta mintegiak antolatzen dira (http://dantzanikasi) eta dantza tradizionaleko curriculuma prestatu du eta gai horren inguruko kudeaketa lanak eta txostenak egiten ditu.

Categories:   
Nombre / Izena: Dantzan.eus
Persona de contacto: Oier Araolaza
Dirección / Helbidea:
Calle Ifar 8. 20600 Eibar, Gipuzkoa
Teléfono / Telefonoa: 943 530 440