Aiert Beobideren zuzendaritzapean ibilbide luzeko eta esperientziaz jositako dantzariek osatu eta jarri zuten martxan Haatik, 2011. urtean. Urtebetera, 2012an, Errimak Oinetan ikuskizuna aurkeztu zuten eta emanaldi ugari eskaini zuten han eta hemen. Ikusleek dantzarien maila, gertutasuna eta saioaren originaltasuna azpimarratu zituzten, bereziki. Taldekideen kopuruak gora egin zuen berehala eta horrek indartu egin du taldea.
Aspertzeko denborarik eta gogorik gabe. Gogoz eta izerditzeko prest.
Dantza tradizionalak maite ditugu eta era berean, beste teknika batzuk ikasteko gogo handia dugu. Mugarik gabe, gure buruak jartzen dizkigunak hautsi nahi ditugu. Guzti honek nora eramango gaituen jakin gabe. Edonola ere, norabait iristean bidean ikasitakoa gurekin izango dugu.