Magisteritzako ikasketak egin zituen Gasteizen, eta Bartzelonako UAB Unibertsitatean psikologiakoak. Horiek bukatuta, 1982an, Maurice Bejart-en MUDRA eskolan sartuko da, Bruselan.
Dantza ikasketak bukatu ostean, bere dantzari karrerari ekingo dio Micha Van Hoecke koreografo ezagunak zuzenduriko konpainian: “Ballet Théatre l´Ensemble”n.
Aktore eta dantzari izango da Euskadi eta Italiako hainbat opera eta Telebista produkziotan, aldi berean Koreografia lanak sortuz. Dantzako irakasle-gonbidatu gisa ere arituko da lanean zenbait dantza eta antzerki konpainia eta eskoletan.
Gaur egun, Dantzaz Konpainiako sorkuntza tailerretan irakasle aritzen da eta gainera eskoletako sentsibilizazio proiektuan parte hartzen du.