HASIERA
cas eus

directorio

 


   base de datos

      

 
 NEWSLETTER Bazkidetu!          
contact_icon Kontaktua:

Kudeaketa eta proiektu kordinazioa
info@addedantza.org

Komunikazioa eta bazkideei zerbitzuak
comunicacion@addedantza.org

Juan de Gardeazabal 3 bajo, 48004 Bilbao.
Horario de 10:00 a 14:00h.
Tel: 944 329 314 / 688 612 052

copy_iconaddedantza. Aviso legal.
GERTUTASUNEAN ELKARRIZKETAK

Gertutasunean elkarrizketak, ADDE elkar sortzen lanaren barruan dago.

Honakoa ADDEren proposamen berri bat da, non gai amankomunak dituzten bazkideei gonbidapen bat egiten zaien beraien artean hitz eginez informazioa sortu eta partekatzeko. Topaketa horietara edozein bazkide gertura daiteke eta gainera, ADDEren eremu mugatuan laburpen idatzia eskuratzeko aukera izango da.

  • arrow_icon   Gertutasunean Elkarrizketak 1.zbk: GORPUTZA HEZKUNTZAN

      Topaketa honetan Amaia Nabaskues, Ana Remiro, Ana Revuelta eta Maider Urrutia bazkideak izango ditugu.
      Garatzen ari diren proiektuetatik abituko dugu elkarrizketa eta gaia zabaltzen joango gara gorputzak hezkuntzan duen garrantzia aintzat hartuz.
      Euskal Herrian hainbat ikastetxeekin harremana duten bi proiektu ezagutzeko aukera izango dugu. Ekimen horien izateaz, heuren egoeraz, topatu dituzten erronkak eta bidean jasotako laguntzei buruz galdetuko diegu.

      Gorputzaldiak
      Gorputzaldiak arte hezkuntza proiektu bat da. Hezkuntza formaleko irakaslegoari, beraien egitasmo kurrikularra garatu dezaten, dantzatik eratortzen diren tresna berriak emateko helburuarekin sortu zen. Mugimendua ikasteko bitarteko naturala dela eta gorputza ezagutza iturri eta bidea dela du planteamendu nagusitzat.

      Artaziak
      Artaziak hezkuntza eta mediazio kulturalaren eremuan lan egiten du. Ekoizpen artistiko-kulturalak hezkuntzarako eta garapen pertsonal zein kolektiborako tresna bezala erabiltzen ditugu. Hezkuntza, trukerako, eraikuntzarako eta ikaste prozesurako espazio komun bat bezala ulertzen dugu.
      Lan ildoetako bat GORPUTZ TRANSBERTSALA da, non gorputza ikasteko tresna duten proiektuak garatzen diren. Arte biziekin (dantza garaikidea, performancea…) eta lotuta dauden lenguaiekin lan egiten dugu ezagutza eta eraldaketa sozial eta pertsonala lortzeko. Jakintzak gorputzak barneratzen dituenez, ildo honen helburua horien erabilera, kontzeptzioa eta irudikapenari buruz hausnartzea da.

      Eguna: Ekainak 19 astelehena
      Lekua: Tabakalerako kafetegia (Donostia)
      Ordua: 11.30-13.00
      Asistentzia: Irekia.




JAGOLE DANTZARIEN SAREA

Jagole dantzarien sarea proiektua, ADDE elkar sortzen lanaren barruan dago.

BAZKIDEEI BURUZ GEHIOAGO JAKIN NAHI DUGU.

Gure asmoa, hainbat gaiei buruz profesionalen testigantzak jasotzen dituzten audio laburrak biltzea da eta ondorioz bisibilitatea ematea. Modu horretan informazio toki bat sortzen joango gara eta era berean profesionalon arteko interesa pizten lagundu nahi dugu.



  • arrow_icon 2. entzungaia: Nuria Pérez Kontadores Gazte Zentroan dantza tailerraren dinamizatzailea

      2. entzungaia: Nuria Pérez Kontadores Gazte Zentroan dantza tailerraren dinamizatzailea:

      - Zer izan da martxoak 18an Donostiako Kontadores Gazte Zentroan erakutsi duzuna?
      Bost interpretez osaturiko laborategi bat garatu dugu azarotik aurrera eta bertan partehartzaileak inspiratu dituzten emakumeen kontakizunak esploratu ditugu.
      Lan horretatik atera diren akzioak nor bere burua definitzen dutela konturatu gara, kontakizunekin harremantzeko era pertsonala izan baita.

      - Prozesu horrek jarraipena du ala hemen amaituko da?
      Nire pentsamendua garatuz joan da, baina betidanik izan dut persona bakoitzaren potentzialtasuna garatzeko gogoa. Emakumeak kasu horretan behar handia du ahalduntzeko, bere burua ziurtatzeko eta dakizkien gauzen jabe egiteko.
      Oraindik asko dago ikertzeke, kolektibo ezberdinen arteko kontaktuak eta eszenak emakume bakoitzaren intentsitatea handitzearen prozesuan dantzak asko lagundu dezake.

      - Kontadores Gazte Zentroak zer eskaintzen dio Donostiako dantza testuinguruari?
      Hainbat diziplinekin sarea sortzen ari da, haien artean komunikazioa ahalbidetuz. Taularatzeak, esplorazioak, bata besteataz ikastea posible da bertan. Sormena garatzeko behar den zabaltasun hori ematen du.



      LINKak:

      • Kontadores: https://www.donostia.eus/info/ciudadano/jovenes_18.nsf/fwSubCategoria?ReadForm&idioma=eus&id=A337696344546&cat=Gazteguneak&subcat=Kontadores

      • Kontadores Facebook: https://www.facebook.com/kontadores.gazte.zentroa