HASIERA
cas eus

directorio

 


   base de datos

      

 
 NEWSLETTER Bazkidetu!          
contact_icon Kontaktua:

Kudeaketa eta proiektu kordinazioa
info@addedantza.org

Komunikazioa eta bazkideei zerbitzuak
comunicacion@addedantza.org

Juan de Gardeazabal 3 bajo, 48004 Bilbao.
Horario de 10:00 a 14:00h.
Tel: 944 329 314 / 688 612 052

copy_iconaddedantza. Aviso legal.
EGIN ZAITEZ BAZKIDE

dot_iconZergatik egin bazkide?

ADDE elkartean dantzaren garapenerako lan egiten dugulako, lanbide, estilo eta diziplina guztietan eta zure iritzia, lankidetza eta laguntza behar dugulako.

Elkarrekin lanbideko alor guztietan hazkunde-formula berriak proposatzeko eta eztabaidatzeko eremu komuna sortzea lortuko dugulako.

Elkarrekin, erakundeekin eta sektoreko gainerako eragileekin elkarrizketa finkatzeko indar eta ordezkaritza handiagoa lortuko dugulako.

down_iconIZENA EMATEKO FITXA



dot_icon Nor izan daiteke ADDEko bazkide?

Bazkide profesionalak:
Dantzako profesionalak, edozein lanbidetan, estilotan eta diziplinatan.

Bazkide adiskideak:
Ikasleak eta elkarteko kide izan nahi duten eta dantzarekin zerikusia duten pertsona guztiak.

Bazkide bisitariak
Andaluzia, Katalunia, Valentzia Erkidegoa eta Madrilgo dantza profesionalen elkarteeko bazkideak.


dot_iconKUOTAK

Bazkide profesionalak: 20 € izen-ematea / 9 € hilean

Bazkide profesionalak EAEtik at eta probintzia mugakideetan: 20 € izen-ematea / 6 € hilean

Bazkide adiskideak: 20 € izen-ematea / 6 € hilean

Bazkide bisitariak: Ez dute kuotarik ordainduko



dot_iconEskubideak eta betebeharrak

Bazkide profesionala
• Elkarteko zati aktiboa da erabakiak hartzeko garaian eta batzarretan bozka dezake.
• Zerbitzuetara sartzeko eta deskontuak lortzeko bazkide-txartela izateko eskubidea du.

Bazkide adiskidea
• Elkartearen alde egiten du.
• Ez da zati aktiboa erabakiak hartzeko garaian, baina bazkide-txartela erabil dezake zerbitzuetara   sartzeko eta deskontuak lortzeko.

Bazkide bisitaria
• Aipatutako elkarte bateko bazkide dela egiaztatu behar du.
• Ez da zati aktiboa erabakiak hartzeko garaian, baina zerbitzuak eta deskontuetaz goza dezake.
• Urte natural bakoitzean, gehienez hiru hilabeteko denbora tartean.


dot_iconZerbitzuak

Doako lan aholkularitza
Dantzako jarduerak hedatzea eta zabaltzea Euskadin.
Bazkideen jarduerak hedatzea.
Hobekuntzen kudeaketa eta deskontuak bazkideentzat antzokietan, prestakuntzan, osasunean eta beste zerbitzu batzuetan.
Bazkideentzako aholkularitza. (jaialdiak, programadoreak, aldizkari espezializatuak...)
Profesionalentzako, konpainientzako eta beste erakunde batzuentzako elkargunea eta eztabaidagunea.

down_iconIZENA EMATEKO FITXA