TXOSTENA “EAEn dantzaren alorreko hezkuntzaren araudia aldatzeko eta garatzeko hainbat proposamen. (Lehen zirriborroa)”

2011ko martxoan, Ana Remiro Esnozek eta Alicia Gómez Linaresek txosten hau idatzi zuten: “EAEn dantzaren alorreko hezkuntzaren araudia aldatzeko eta garatzeko hainbat proposamen. (Lehen zirriborroa)”.

Txosten horretan gure erkidegoko hiru lurralde historikoetan dantza-ikasketak hobetzeko beken deialdiak aztertu eta horien gaineko hobekuntzak proposatu zituzten, baita dantza-ikasketen eta zentroen araudien egoerari dagokionez ere.

Aipatutako dokumentu hori aurkezteko, eztabaidatzeko eta eguneratzeko ADDEko bazkideekin eta sektoreko beste eragile publiko eta pribatu batzuekin bildu ostean, elkarrizketa horietatik ondorioztatuko diren oinarrizko testuaren proposamen berriak eta/edo aldaketak bigarren txosten batean bilduko dira, eta osatuagoa eta sektorearekin adostuta egongo da.

Gaur egun, Danza T estatu mailako elkartearekin batera, dantza arloko profil profesionalen definizioaren inguruko proiektu berria hasi da. Eneko Balerdi Eizmendi, Batzordean sartu berri den ADDEko bazkidea, ari da koordinazio-lanetan.

Laster, Hezkuntza Batzordeak ezinbestekoak eta zailak diren gaiak lantzea ere aurreikusi du, esaterako, irakaskuntza orokorrean dantzaren presentzia edo eta batxilergo artistikoak edo profesional irakasleen etengabeko trebakuntza.

Txostena PDF