ZURE DESIRA DANTZARENTZAT #ADDEDESIRA

ZURE DESIRA DANTZARENTZAT #ADDEDESIRA

Proiektu onenak desiren ideia zoroetatik ateratzen direlako. Bidali zure desira!!

Eskatzea libre da…
Dantzaren inguruan zuen desirak jaso nahi ditugu, oso modu polita iruditzen zaigu dituzuen interesak eta eskaerak zein diren antzemateko.

Hiru postontzi ipini ditugu, probintzi bakoitzean bat: DANTZAGUNEAN, DANTZERTIN eta BARATZAN aurkituko dituzue.

Desirak buzoira botatzean argazki bat ateratzea animatzen zaituztegu eta zuen sare sozialetara igotzea #addedesira hashtag-arekin.

Postontzietara gerturatu ezin baduzu, lasai, zure desira #addedesira gaiarekin bidali info@addedantza.org helbidera
edo WS bidez 688 612 052ra.

BIDALI ZURE DESIRA ABENDUAK 10 BAINO LEHEN

Gainera, abenduaren 13an jasotako desira guztien artean bi zozketa egingo ditugu: bat bazkideen artean eta bestea ez bazkideen artean.

ESKATU DESIRA BAT DANTZARENTZAT!

ZOZKETA ETA SARIAK:

ADDEren batzar Nagusian egin zen zozketa 2019ko abenduaren 13an.

Desira bidali zuten bazkideen arteko zozketa:
Irabazlea: Cecilia De Madrazo Abad.
Sariak:
1. “Eguberri besarkada” (masaje saioa Jokin Corral osteopatia zentroan)
2. Dantza ikuskizun bateko sarrera bikoitza Arriaga Antzokian.

Desira bidali zuten bazkide ez diren pertsonen arteko zozketa:
Irabazlea: Maddi Argote.
Saria:
1. Dantza ikuskizun bateko sarrera bikoitza Arriaga Antzokian.

Sariak, pertsona irabazleak non bizi diren lurraldea kontuan hartuta aukeratu dira eta bata eta bestea ADDEko webgunean dagoen zerbitzu gidako bazkideentzako deskontuak dituzten zerbitzuak dira.