ADDEKO ZUZENDARITZA BATZORDEAREN TXANDATZEA – 2019

Junta ADDE

ADDEKO ZUZENDARITZA BATZORDEAREN TXANDATZEA

Bazkide dantzariok:

Beste behin, ADDEko junta berritze aldera bi postu betetzeko deialdia egiten dugu.

Lehenik, eskerrak eman nahi dizkiegu Gabriel Ocina eta Izaskun Lapazari.
Mila esker egin duzuen lanagatik eta zuen haziak ADDEn ereiteagatik.

Testigantzak
“ADDE guretzako tokia da. Dantzaren profesionalontzat beharrezko tokia, talde identitatea sortzeko saiakera egiten den tokia sektorea eta profesionalen aniztasunari uko egin gabe. Elkarteko kide bazara, batzordetik pasatzeak horrelako toki batek zertarako balio duen hobeto ulertzen lagunduko dizu, baita helburu komunengatik lana egiteko aukera eman ere, ahalik eta ahots gehien entzutea lortzeko konpromisoa sentitzen duzu. Bai ADDEn eta bai Dantzaren sektorean hobetzeko zer aldaketa behar diren pentsarazi eta hausnartarazi egiten zaitu. Horregatik, gogotsu bazaude, dagoenarekin guztiz ados ez bazaude, zurea ere den espazio hau ezagutzeko animatzen zaitut modu hurbilago batean. Asko ikasten da, lan asko egiten da eta ni-a alde batera uzten da, ez denbora osaoan, baina bai noizbehinka.” Gabriel Ocina.
“ADDEko baztordean bi urtez egoteak, gure elkarteak beste erakunde askorekin duen lotura eta hainbat testuinguruetan Euskal Herriko dantzaren alorraren gehiengoaren ordezkaritzat hartzen gaituztela ikusarazi dit. Bestalde, batzordeko bilera bakoitza niretzat aukera berri bat izan da: gaur egungo hainbat gaien inguruan begirada zabaltzeko, beste kideen esperientziaren balioaz jabetzeko eta elkarrizketen aberastasunaz gozatzeko baita erabakiak hartzeko garaian sortzen den adostasun beharra zelakoa den ere ikusteko.” Izaskun Lapaza.

Zer eskatzen da?
Zuzendaritza batzordean egoteko konpromezua bi urtekoa da, denbora tarte horretan egokitzapen eta garapen tartea ematen dela deritzogu.

Zeintzuk dira eginbeharrak?
Juntako bilerak hilean behin izaten dira, baina, elkartearekiko harremana jarraia izaten da egunerokotasuean. Batzordearen kide bakoitza elkarteko proiektu bat edo batzuen jarraipena egiteko arduratzen da aldi berean beste lan-talde batean egon daitekelarik.

Diru-saria jasotzen da?
ADDEko urteko diru-laguntza, egiten ditugun proiektu eta lanetan banatzen da (lan orduak, bilerak, bidaia gastuak eta abar). Horretaz gain, urte bukaeran aurreikusitako aurrekontutik dirua sobratu bada, batzordeko bilerak ere ordaintzen dira.

Zuen hautagaiak aurkezteko epea abenduak 10 astelehena bukatuko da, beraz, data hori baino lehen gurekin harremanetan jartzeko idatzi info@addedantza.org helbidera edo gure telefonoetara deitu: 944 329 314 / 688 612 052.

Animatu zure hautagaia aurkezten!

ADDEKO BATZAR NAGUSIA

Bestalde, ADDEko Batzar Nagusia abenduak 22 larunbata goizean izango da. Gabonetako loteriaren egunean. Bilbo eta Errenteriaren artean egingo dugu bideodeiaren bidez.
Aurten ere batzarraren ostean gabonetako bazkaria egitea pentsatu dugu!!
Aurrerago zehaztuko dugu informazioa.

DATA ERRESERBATU

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *