BATZORDE NAGUSIAREN TXANDAKETA

,

BATZORDE NAGUSIAREN TXANDAKETA

ADDEko zuzendaritza-batzordea bazkideek osatzen dute, eta urtero hainbat plaza txandakatzen dira, errelebo mailakatu eta partzial baterako.
Oraingoan, 3 kide ordezkatu behar dira.
Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu idatzi info@addedantza.org helbidera, azaroaren 23 astelehena baino lehen.

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu txandatzea eskatu duten kideei; NATALIA GARCIA-ri, ROBERT JACKSON-i eta AIALA ETXEGARAI-ri. Lanean jardun duten denbora guztiagatik, eta egindako ekarpen pertsonalagatik. MILA ESKER!!

BATZORDE NAGUSIAREN TXANDAKETARAKO HIRU POSTU BETETZEKO DEIALDIA

ZER ESKATZEN DA?

Zuzendaritza batzordean egoteko konpromisoa gutxienez bi urtekoa da, denbora tarte horretan egokitzapen eta garapen tartea ematen dela deritzogu.

ZEINTZUK DIRA EGINBEHARRAK?

Juntako bilerak hilean behin izaten dira, baina, elkartearekiko eta bulegoarekin harremana jarraia izaten da egunerokotasuean. Batzordearen kide bakoitza elkarteko proiektu bat edo batzuen jarraipena egiteko arduratzen da aldi berean beste lan-talde batean egon daitekelarik.

OHARRA: bilerak online egiten ari gara. Aukera horrek mugikortasuna edo eta distantziak errazten ditu.

DIRU-SARIA JASOTZEN DA?

Gaur egun, ADDEk jasotzen duen diru-laguntza egiten ditugun proiektuen eta lanen artean banatzen da (proiektuak, lanorduak, bilerak, bidaia-gastuak, etab.). Gainera, urtearen amaieran ikusten badugu diruzaintzako hondakin batzuk geratzen direla proiektuan aurreikusitako guztia ixtean, aurreikusitako aurrekontutik batzarreko bileretara joatea ere ordaintzen da.

OHARRA: zuzendaritza-batzordeko kideek eta batzordeetako pertsonek inbertitutako lanorduen ordainsaria gaur egun berrikusten ari den gaia da, eta erabaki batzuk hartuko dira urtearen amaieran, 2021eko proiektuan jasota gera dadin.

EPEA

Zuen hautagaiak aurkezteko epea azaroak 23 astelehenean bukatuko da, beraz, data hori baino lehen gurekin harremanetan jartzeko idatzi info@addedantza.org helbidera edo gure telefonora deitu: 688 612 052.

ANIMATU ZURE HAUTAGAIA AURKEZTEN!

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *